Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Aurrerapen teknologikoak aldaketa sozial eta ekonomiko garrantzitsuen erritmoa ezartzen du; teknologia funtsezko elementua da Euskadiren garapenerako eta, beraz, gure lanbide-heziketarako.

Alde horretatik, Tknikako Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak Arloaren helburua da teknologia bat sortzen denetik euskal gizarteak etekina atera arte igarotzen den denbora murriztea, eta Euskadin merkatu-nitxo berriak garatzea ahalbidetzen duten teknologiak ikertzea.

Horretarako, Euskadiko Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Sistema daukagu, gizarteari eta, bereziki, ETEei balio erantsi handia eskatzen duen ingurune batean lehiatzeko erronkan laguntzeko. Sistema hori Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Adimenduneko Estrategian oinarritzen da. Estrategia honek Lanbide Heziketako V. Euskal Planetik, Tknikaren bidez eta lanbide-heziketako ikastetxeen bidez hedatzen diren lehentasunak ezartzen ditu.

Hemendik aurrera, sareko nodoen bidez antolatutako zaintza prozesu bat abiarazten dugu. Bildutako informazioa prozesatu eta LHko sistemako ikastetxeei jakinarazten zaie, harekin lerrokatutako ekimenak proposa ditzaten. Ekimenak programa desberdinen bidez lehenetsi, hautatu eta garatzen dira. Azkenik, lortutako emaitzak lanbide-heziketako gainerako zentroetara eta ETEetara transferitzen dira.

Euskadiko LHko Ikerketa eta Aplikatutako Berrikuntza Sistema

1 - EUSKADIKO ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNEKO ESTRATEGIA. EUSKO JAURLARITZA.

Lanbide-heziketak zentzua du Eusko Jaurlaritzaren politikekin eta espezializazio adimendunaren barruan ezartzen diren lehentasunekin lerrokatzen delako. Horretarako, Tknikak, politika horiek zaintzeaz eta ezagutzeaz gain, aplikatu egiten ditu landu behar diren proiektuak lehenestean.
Euskadiko lanbide-heziketa funtsezko eta aitortutako eragilea da zenbait esparrutan (enpresak, Jaurlaritza, estamentu europarrak…) eta, Tknikak ordezkatuta, Euskadiko lanbide-heziketak berrikuntza-politikak konfiguratzeko eta hedatzeko ekimenetan hartzen du parte.

2 - NODOAK

Ardatza erkidegoko enpresa traktoreetan eta begirada haiei planteatzen zaizkien erronkek berekin dakartzaten geroko premietan jarrita, nodoetatik behar diren gaitasun bereizgarriak lehenesten dira.

Horretarako, Euskadiko enpresa erreferenteekin koordinatzen gara, hots, gaitasun horiek identifikatzen laguntzen digutenekin, eta garatu behar diren ekimenak eta proiektuak planteatzen ditugu.

Uneko nodo operatiboak hauek dira:

  1. Fabrikazio aurreratua.
  2. Fabrika digital eta konektatua.
  3. Energia.
  4. Biozientziak eta Bioteknologiak.

Dokumentua deskargatu

3 - IKASTETXE PROIEKTUAK

Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.

Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira.

Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak

Dokumentua deskargatu.

4 - ESPEZIALIZAZIO-ARLOAK

Proiektuak garatzen ditugu ezagutza sortzeko eta Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan trebatzeko. Izan ere, lanbide-heziketako gure ikastetxeetan ez daukagu nahikoa ezagutza arlo horietan, industriak eskatzen edo eskatuko dituen zerbitzuak eskaintzeko.

Proiektuak ikusi

5 - ARLO ESTRATEGIKOAK: TKGUNE

ETEetan berrikuntza bultzatzeko, horien esku jartzen ditugu Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak, zerbitzu teknologikoak eskainiz.

www.tkgune.eus

Hautemandako interes-esparruen artean, batzuk, konplexuak direlako edo heldutasun-maila txikiagoa dutelako, dedikazio handiagoa behar dute Lanbide Heziketaren beharretara egokitu ahal izateko. Horiek dira arloko proiektuetan lantzen diren eta gure lan ildoak zehazten dituzten esparruak. Hurrengo irudian gure egungo lan ildoak zeintzuk diren erakusten dira.

lan-ildoak

Bukatutako Proiektu eta Zerbitzuak

Ez dago bukatutako proiekturik arlo honetan

Azkeneko albisteak