Internet Industriala

Zibersegurtasuna Industria 4.0 inguruneetan

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketari aplikatutako berrikuntza arloa

Industria 4.0-ak ekarri dituen aurrerapenak, bultzada handia suposatu du industriaren sektorean daude enpresetan lanpostuak hobetzen, errendimendua handitzen eta prozesu guztiari balore gehiago ematen.

Transformazio prozesu honetan, IoT, Big Data edo Cloud Computing-ak bezalako tresnek errazago egin dute bezero naiz hornitzaileek aurreikusi, kontrolatu, planifikatu eta era eraginkor batean produzitzea. Horrela, produkzio kate batetik fabrika adimenduetarako eraldaketa ematen ari da, mota desberdinetako makinak elkar konektatze etengabe batean murgilduta.

Era guztietako sentsore eta neurgailuek, makinetatik datu mordoa ateratzeko aukera ematen digute, eta horrela, makina hauen auto-diagnosi prozesu bat ere eskaintzen digute. Makinei dagozkien erabakiak hartzea errazten dituen sistema honek, produkzio sistema orokorrean integrazio maila hobetzea ere suposatzen du.

Beraz, industria 4.0 honekin, ezagutzen genuen mundu isolatu batean, produkzioan, digitalizazio prozesu sakon bat ematen ari da, eta enpresen optimizazio eta errentagarritasunerako baliagarri den informazio asko eskuratzeko gai gara. Baina, aldaketa handia jasan duten ingurune elkar konektatu hauetan argi eduki behar da zer eta nola ari garen konektatzen; hau da, zer informazio ateratzen dugun eta nola elkar komunikatzen dugun informazio hori, hain zuzen ere, enpresa normal baten arrisku eta mehatxu informatikoak jasango dituen ingurune berri batzuk sortu direlako eta bertan gerta daitezkeen ekintzak gerta daitezkeelako (informazio galtzeak, espioitza industriala, produkzio erasoak,…)

Proiektu honen bitartez bilatzen dena hau da:

  • Industria arloan ematen diren komunikazio prozesuak era seguruan emateko teknologiak identifikatu eta garatzea.
  • Azpiegitura kritikoetara baimenduta ez dauden sarrerak kudeatzeko azpiegiturak ezartzea.
  • Eskuragarri dagoen informazioa erabiltzea egon daitezkeen funtzionamendu akatsak aurreikusi eta murrizteko.

Funtsean, industria 4.0-ak inplantatzeak dakarren arriskuei aurre egitea.

Proiektu honi lotutako albisteak: