Lanbide Heziketak funtsezko zeregina betetzen du giza garapen jasangarri horretan, eta, dauden baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako produkzio-eredu baten esparruan, era zabal eta integratuan egikarituko da, geure eta etorkizuneko belaunaldien onurarako eraiki behar dugun ekonomia jasangarriaren euskarri gisa.
Tknikan, Giza Garapen Jasangarriaren alde argi eta garbi egingo duten lan-eremuak sortzeko lanean ari gara, eta Lanbide Heziketaren arloetatik abiatuta, mundu osoan 2015. urtetik hasita 2030erako ezarri diren garapen jasangarriaren 17 helburuak lortzeko ahaleginak egiten ari gara.
1. Pobreziaren amaiera
2. Goserik ez
3. Osasuna eta ongizatea
4. Kalitatezko hezkuntza
5. Genero berdintasuna
6. Ur garbia eta saneamendua
7. Arrazoizko energia eta ez-kutsagarria
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9. Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
10. Desberdintasunen murriztea
11. Hiri eta komunitateak iraunkorrak
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
13. Klimagatiko akzioa
14. Urpeko bizitza
15. Lurreko ekosistemen bizitza
16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak
17. Helburuak lortzeko aliantzak
Horrela lan egiten dugu alor honetatik, lan sare kolaboratiboen bidez, Euskadiko LHko Ikerketa eta Aplikatutako Berrikuntza Sistema bat garatzeko.
Lanbide heziketak zentzua du Eusko Jaurlaritzaren politikekin eta espezializazio adimendunaren barruan ezartzen diren lehentasunekin lerrokatzen delako. Horretarako, Tknikak, politika horiek zaintzeaz eta ezagutzeaz gain, aplikatu egiten ditu landu behar diren proiektuak lehenestean.
Euskadiko lanbide heziketa funtsezko eta aitortutako eragilea da zenbait esparrutan (enpresak, Jaurlaritza, estamentu europarrak…) eta, Tknikak ordezkatuta, Euskadiko lanbide heziketak berrikuntza-politikak konfiguratzeko eta hedatzeko ekimenetan hartzen du parte.
Ardatza erkidegoko enpresa traktoreetan eta begirada haiei planteatzen zaizkien erronkek berekin dakartzaten geroko premietan jarrita, nodoetatik behar diren gaitasun bereizgarriak lehenesten dira.
Horretarako, Euskadiko enpresa erreferenteekin koordinatzen gara, hots, gaitasun horiek identifikatzen laguntzen digutenekin, eta garatu behar diren ekimenak eta proiektuak planteatzen ditugu.
Uneko nodo operatiboak hauek dira:
Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.
Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira.
Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak:
Proiektuak garatzen ditugu ezagutza sortzeko eta Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan trebatzeko. Horrela, gure lanbide-heziketako ikastetxeek enpresekin lankidetzan aritu ahal izateko behar duten ezagutza errazten dugu, industriaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuna emanez.
Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen ezagutza eguneratzeko, lankidetza proiektuak garatzen ditugu inguruko ETEekin, berauen berrikuntza bultzatzeko ikastetxe sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak eskainiz.
LANBIDE ARLOAK
PROIEKTUAK
LAN SAREAK
Lanbide Heziketan aplikatutako bioekonomia-sarea
LANBIDE ARLOAK
PROIEKTUAK
LAN SAREAK
SMART GREEN BUILDINGS PLATAFORMA-IRAUNKOR TASUN ADIMENDUNA
LANBIDE ARLOAK
PROIEKTUAK
LAN SAREAK
BIO NODOA
Lanbide Heziketan aplikatutako Bioekonomia Sarea; prestakuntzako, berrikuntza aplikatuko eta ikerketako jardueren barruan produktu eta zerbitzuen lorpena sustatuko du, balio ekonomikoa sortuko du eta, oinarrizko elementu gisa, jatorri biologikoko baliabideak erabiliko ditu era eraginkor eta jasangarrian.
Lanbide Heziketan aplikatutako Smart-Green Buildings-Adimendun Jasangarritasunaren aldeko Plataforma. Familia-arlo guztien artean (Eraikuntza, Zurgintza eta Altzarigintza, Energia eta Ingurumen Osasuna, eraikin adimendun eta jasangarriei dagokienez) erlazionatzeko eta jakintza eta esperientziak elkartrukatzeko diziplina anitzeko foroa.
BIO NODOA: Lanbide-arlo guztien eta enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen artean erlazionatzeko eta osasunari, ingurumen-jasangarritasunari eta biozientziei buruzko jakintza eta esperientziak elkartrukatzeko diziplina anitzeko foroa.
Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko proiektuak garatzen ditugu.
Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira:
Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak