BIM (Smart Green Buildings)

BIM Metodologian ikertzeko, berritzeko eta prestatzeko lankidetza espazioa

Proiektu honen jabea:Biozientziak eta jasangarritasun arloa

BIM metodologia ez da Europan derrigorrezkoa baina Europako Parlamentuak 2014/24 / EB direktiba atera zuen 2014ko otsailaren 26ean eta  horren bidez, Europar batasuneko 28 herrialdeei finantzatutako eraikuntza-proiektu publiko guztietan BIM metodologia ezartzea sustatzen zuen.

Direktiba honetatik aurrera, 2015eko abuztutik aurrera Sustapen Ministerioak sortu zuen “BIM Batzordea” non BIM metodologiaren erabilera derrigorrezkoa egiteko ibilbide orri bat ezartzen duen. Bi fasetan ezartzen du: 2018ko Abenduaren 17 an Lehiaketa Publikoetako Eraikuntzetan eta 2019ko uztailaren 26an Azpiegituretako Lehiaketa Publikoetan.

Aurreko arrazoi eta beste askorengatik BIM teknologian prestatzea beharrezkoa ikusten da onura ekar lezaken Lanbide Heziketako espezialitate desberdinetan. BIM teknologiaren prestakuntza eskeintzen jarraitu nahi da zeharkako modu batean espezialitate bakoitzari eraikuntza, azpiegitura eta instalakuntzak sektoreetan eta era berean BIM trebetasunak garatzen joatea nahi dugu.

Proiektu honi lotutako albisteak: