Konplexutasunaren kudeaketa

LHren V. Euskal Planak egungo ikastetxeak eraldatzeko beharra ikusten du, eta XXI. mendeko ikastetxe bihurtzea. Ondorioz, ikusten dugu beharra dagoela arlo horretatik ikastetxe mota berri hori definitzeko, horretan balioaren sorrera aztertzeko, haren partaide diren pertsonen rola zehazteko, eta hauexek bultzatzeko: erakunde osoari begira, ezagutzaren sorrera; teknologien erabilera; barne- eta kanpo-lankidetza sareak, ikastetxe mota berri horretan zuzendaritza-taldeek duten rola; eta haien lana aurrera eramateko prestaketa.
1 - Berrikuntzaren kudeaketa
Arlo honetan, LH Ikastetxeetako berrikuntza lantzen da Berrikuntza Errutinen eta Adimen Lehiakorraren bidez; horretarako, beharrezko tresnak hornitzen dizkiete hala Berrikuntza eta Adimen Lehiakorreko CoP-ek (Praktika Komunitateek) nola sartu berri diren ikastetxeentzako harrerek.
2 - Aldaketaren Kudeaketa
Eremu honetarako, LH Ikastetxe batek askotariko erronkei nola heldu Aldaketaren Kudeaketaren bidez landuko da.
3 - Etengabeko Hobekuntza
Esparru honetan generazioen arteko ordezkatze eta LH ikastetxeetan LEAN kultura hedatzearen optimizazioa lantzen da. Horretarako berariazko eta pertsonalizatutako hobekuntza planen diseinua eta hedapena ahalbidetzeko aholkularitza jarduerak, ikastetxeetako kudeaketa eta hobekuntza sistemei buruzko formakuntza jarduerak eta LEAN kulturaren tresna eta kontzeptuen inguruko tailerrak garatzen dira.
4 - Konfiantzaren kudeaketa
Eremu honetarako, landu egiten da nola kudeatu pertsonen eta lantaldeen konfiantza LH ikastetxeetan egin behar dituzten aldaketen aurrean; horretarako, askotariko atalak lantzen dira, adibidez, gogobetetzea, motibazioa, konpromisoa, arrakasta partekatua proiektu bateratu batean lan egiteko…
5 - Ezagutzaren kudeaketa
Eremu honetarako, LH ikastetxe batean ezagutza kudeatzeko aplikatuko den tratamendua aztertuko da; horretarako, ikuspegi estrategikoak, operatiboak eta lankidetzazkoak aplikatuko dira.
6 - Informazio eta komunikazioaren kudeaketa
Eremu honetarako, hainbat atal landuko dira: Big Data, Adimen Lehiakorra, Prospektiba eta Zaintza Partekatua, besteak beste.
Arlo honetan, praktika-komunitateen (PK) bidez egiten dugu lan, Euskadiko Lanbide Heziketan Berrikuntzaren eta Erakunde Adimendunen sistema bat lortzeko.
lineas-de-trabajo-complejidad-eu

Bukatutako Proiektu eta Zerbitzuak

Ez dago bukatutako proiekturik arlo honetan

Azkeneko albisteak