Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza

Gure ekoizpen sarea etengabe eraldatu da teknologia berriek bultzatuta eta, ondorioz, ekimenak eta proiektu estrategikoak garatzea ezinbestekoa dugu hezkuntza-sisteman. Gure lehentasunak eguneratu eta Euskadiko berrikuntza- estrategiarekin lerrokatzea funtsezkoa da aberastasuna eta ongizatea sortzeko, ingurune estrategiko espezializatuen sorrera bultzatuz.

Tknikako Lanbide Heziketaren eremuan, ingurune estrategikoetan aplikatutako Berrikuntza Arloaren helburua da irakasteko ahalmena sendotzea, aldaketa eta transformazioa sendotzeko gaitasun eta jarrerak garatuz, berrikuntzaren eta ekintzaile-ekimenaren bitartez eta enpresak ikasketa-prozesuaren parte izanez.

Ingurune oso aurreratuei erantzutera zuzendutako ekintzak sustatzeko programak ezarri ditugu. Hain zuzen, TKgunen, teknologia eta berrikuntza transferentziako sarean, ikastetxeek enpresekin lankidetzan garatzen dituzten proiektuak norabide-biko transferentziara bideratzen dira. Alde batetik, enpresa txiki eta ertainen (ETEen) berrikuntza-beharrizanei erantzunez eta beren lehiakortasuna hobetuz eta bestetik irakasleen eta ondorioz ikasleen jakintzak eguneratuz.

Ekintzaile-ekimenak oinarrizko gizarte-rola du transformazio-gaitasunaren garapenean. Ekintzailetza gaitasunak erraztu egiten du enpresa-inguruneak sortzea, eta haiek inguratzen gaituen ekonomia eta gizarte-errealitatea garatzen laguntzen dute (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa eta irmotasuna, negoziazioa). Urratsbat, Irekin eta Ikasenpresa programek, adibidez, irakasle, ikastetxe eta ikasleen artean ekintzailetzaren kultura hedatzen laguntzen dute eta baita ere lanbide heziketan oinarritutako enpresen sorrera babesten.

Bukatutako Proiektu eta Zerbitzuak

Ez dago bukatutako proiekturik arlo honetan

Azkeneko albisteak