Ekintzaileari Laguntzeko Metodologia

Proiektu honen jabea:Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza

ELM programa prestakuntza bat da, zenbait eduki lantzen dituena Urratsbat programa garatzeko. Dinamizatzaileari zuzenduta dago, bere lana modu egokian garatzeko behar diren gaitasunak eskuratzeko. 10 urtetik gora metatutako esperientziatik abiatzen den diseinuari erantzuten dio, eta baita pertsona ekintzaileari laguntzeaz arduratutako irakasleen gaitasunak garatzeko premiei ere.

 

Programak enpresa-sorrerari eta harremanei buruzko zenbait alderdi tekniko lantzen ditu eta hauen inguruko gogoeta egiten du, kontuan hartuta zer konplexua den hezkuntza-zereginaren esparruaren barruan enpresa sortzen laguntzea.

Proiektu honi lotutako albisteak: