Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea, ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea, eta gaitasunen hutsunea murriztea ideia edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak horren onura duen arte.
Zaintza eta adimen lehiakorraren, bitartez, balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatuz, hedatuz eta Lanbide Heziketako ikastxeetara transferentzia eginaz, eta hauetatik enpresa esparrura transferentzia ahalbideratuz. Elkarlanari eta aliantzak ezartzeari irekia dagoen dinamika baten bitartez, lan sareen sorrera bultzatuz eta talde lana, sormena eta iraunkortasuna sustatuz.
Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez, Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea.
FP-koak gara (TKNIKA), ekimena dugu, arintasunez erantzuten dugu, egin beharrekoa ondo egiten dugu eta emaitzak behar duen edonorentzat bere esku jartzen ditugu.
Fidagarritasuna, aurre hartzea, elkarlana.
Tknika, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako zentrua, ikerketa eta berrikuntzaz arduratzen den eta Euskal Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketa garatzen duten ikastetxe guztietara garatzen dituen I+G+b proiektuen emaitzak transferituko dituen erakunde teknikoa da.
Tknika Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren xedeak hauek dira:
Bereak diren funtzioak betetzeko, Tknikak zuzendari exekutibo bat eta arloko zuzendariez osaturiko Zuzendaritza talde bat izango du eta jarduketa-arlo hauetan egituratzen da:
Tknikak I+G+b kudeatzeko UNE166002 araua hartzen du bere kudeaketa-sistemaren erreferentziatzat, eta arau horretan azaldutako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen du.
Tknikak konpromisoa hartzen du I+G+b kudeatzeko bere sistema etengabe hobetzeko.
Zehatzago, TKNIKA-k kalitatea, gure Zeregin, Ikuspegi eta baloreetan isladatzen den jarduera filosofia moduan bereganatu du.
Printzipio hauek honako prozesu eta proiektuen bitartez hedatzen dira:
Politika hau, urteko planen bitartez hedatzen da, helburuak definituz eta lortuz. Tknikako helburuak, kuantifikagarriak eta adierazleen bidez neurgarriak izango dira, eta hauek gutziak osatuko dituzte kalitate helburuak. Helburu hauen lorpen maila aldizka ebaluatua izango da.
Kalitatearekiko konpromezua erakunde osoari dagokio. Tknikako pertsona guztiek bere egiten dute konpromezu hau, ezarritako eskakizunak betetzeko eta etengabeko hobekunza prozesuan aktiboki parte hartzeko ardura.
Tknikak, erakundea osatzen duten pertsona guztiek dagozkien konpetentzia profilak betetzen dituztela eta bere funtzioen garapenerako konpetenteak direla ziurtatzen du. Tknikak, bere pertsonen konpetentzia maila hobetzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatzen eta hedatzen ditu.
Bezeroarekiko orientazioa Tknikako pertsona eta erakundearen jarduera guztiak blaitzen dituen oinarrizko printzipioa da. Hori guztia interes taldeentzat balio erantsi handiko zerbitzu eta proiektuen eskaintza, planifikazio eta garapenean gauzatzen da.
Tknikako Zuzendaritzak aurreikusitako emaitzak eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak erakundearen zerbitzura jartzen ditu.
TKNIKA-rentzat, bere zereginaren lorpenerako, erakundea osatzen duten pertsonak dira arrakasta eragile giltzarriak. Beraiek dira eskainitako zerbitzuen eta hedatutako proiektuen garapen prozesuan balio erantsia ematen dutenak.
Pertsonen aukeraketa prozesua, zerbitzu/proiektu/lanpostu/funtzio bakoitzerako beharrezkoak diren konpetentzia profilen definizioarekin hasten da. Helburua, postu bakoitzerako pertsonarik egokiena eta konpetenteena aurkitzea da. Ondoren hautagairik konpetentena aukeratzeari ekiten zaio. Aukeraketa eta “kontratazio” prozesu hau, aukera berdintasuna eta aurkeztutako merituen ebaluazio objetiboa bermatuz garatzen da. “Kontratuak” (zerbitzu eginkizunak…) proiektu/zerbitzuen bizitza zikloari estuki lotuak egoten dira, erakundearen beharren arabera berritu daitezkeelarik.
Berritze hau, Ikasturte hasieran pertsona bakoitzari esleitzen zaizkion banakako helburuen lorpen mailari lotua dago (berariazko funtzio eta zereginetan zehaztuak). Honela lerrokatzen dira erakundearen estrategia, helburuak eta pertsona bakoitzaren helburuak. Ebaluazioa hedatutako jardueraren ebaluazio prozesuaren emaitza izango da.
TKNIKA-k bere barne formazio planak ezartzen ditu. Bere helburua erakundeko pertsonen garapen konpetentziala eta profesionala garatzea da. TKNIKA-k gaur egun eta etorkizunean beharko dituen konpetentziak garatzea da helburua, eta beharrei aurrea hartzea. Balioaniztasuna eta malgutasuna dira erabilitako irizpide nagusienak.
TKNIKA-ko Zuzendaritzak, Tknikako pertsonek, bai banakako mailan, bai talde mailan lortutako emaitzak eta eginiko esfortzuak errekonozitzen ditu. Pertsoneniko erabateko konfidantzan oinarritutako harremanak mantenzten ditu eta jardueren garapenean bere erabateko laguntza agertzen die erakundeko pertsonei.
Bere ahalmen eta aukere neurrian, Tknika bere interes taldeen hizkuntz eskakizun eta eskaeretara egokitzen saiatuko da
Horretarako, komunikazioak, bai barnekoak eta bai kanpokoak (mezuak, aurkezpenak, deialdiak, aldizkariak, web…) euskeraz eta gazteleraz garatuko dira.
Ikuspegi hau, dituen baliabideen neurrian, Tknikak eskeinitako zerbitzuetan eta garatutako proiektuetan sorturiko material didaktikoetara ere aplikatuko da.
Egoerak horrela eskatzen duenean, ingelera izango da erabilitako hirugarren hizkuntza. Beste kasuetan (frantsesa, alemaniera…) mezuaren hartzailearen ezaugarri eta behar berezien funtzioan erabiliko da.
Tknikak, bere ahalmenen neurrian, bere pertsonen hizkuntza hauekiko hizkuntz konpetentziak hobetzea ahalbideratuko du.
Tknika-k, kasu bakoitzean,bere ustiapenerako utziko, lizentziatuko, trukatuko edo emango diren aktiboak eta ustiapena nola egingo den identifikatzen ditu.
Arau orokor moduan, emaitzen transferentzia eta ustiapena modu irekian egingo da. Tknika-n edo Tknika-k sorturiko materialak, ezagutzak, eta ondasun ukiezinak bere interes taldeen, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta bertako irakaslegoa bereziki, eskura doanik eta era irekian jarriko dira.
Tknika-k erabakitzen duen berariazko egoeretan, ondasun ukiezin hauen egiletza eta jabetza babestuak izango dira eta dagozkion legezko neurriak hartuko dira.
Beharrezkoa denean, ondasun ukiezin hauen transferentzia akordioak, argi eta garbi, zehaztasun osoz, dokumentu /kontratu batean erregistratuak gelditu behar dute. Honako hauek bezalako alderdiak kontutan izan beharko dira: parte hartzen duten alderdien identifikazioa; sarrera/zergatien aurkezpena; kontratuaren xedea; erabilitako terminoen definizioa (bereziki gaizki ulertuak sor daitezkeenean); kontraprestazioak; ordainketa baldintzak; markaren erabilera; hitzarmenaren iraupena; intelektual jabetzaren babesa (eskubideak, erregistro ebidentziak, ustiapen baimenak); konfidentzialtasun/isilpen baldintzak; data eta lekua; sinadurak.
Momentu oro, bai Tknika erakundeak eta baita erakundea osatzen duten pertsonek ere (eta bereziki Textil laborategian eta oso esanguratsuak diren proiektuetan lana egiten dutenek) impartizlatsuna, eginiko lanean kanpo eraginik ez izatea, bere irizpide profesionalen objetibotasuna eta beraietan sortzen den ezagutza eta informazioen konfidentzialtasuna bermatuko dute.