Ekoizpen-sarea etengabe eraldatzen ari deneko ingurune honetan, eta enpleguaren eta gizartearen testuingurua behin eta berriz berregituratzen diren honetan, lanbide-heziketako sistemek egokitu egin behar dute Lanbide Heziketa etekin handiko ikaskuntzan oinarritutako Lanbide Heziketa Adimendu bihurtzeko. Horrela, erantzuna ematen zaie egungo beharrei, sortzen ari diren inguruneei eta ingurune ezezagunei.
Euskadiko LHn, langile gaituak, dagozkien lanak ondo egiten dituzten langileak, prestatzetik profesional gaituak izatera igaro gara. Profesional horiek, beren lana ondo egiteaz gain, balio erantsia eskaintzen dute beste gaitasun mota batzuen bidez. Hala ere, egungo egoeraren gaineko analisiak eta ikuspegiak, agertoki berriei begira, profesional talentudunen alde apustu egitera eta lan egitera garamatza.
Horretarako, lanbide-heziketa dinamikoa behar da, pertsonak aldaketa aztoragarrietarako prestatzen lagunduko duena. Eta ikaskuntza-ereduak sistemikoki eraldatuz lortzen dugu hori.
Ikaskuntzen eta Etekin Handiaren arloan, ikaskuntza-estrategiak garatzen ditugu, pentsamendu kritikoa, pentsamendu eraikitzailea eta pentsamendu sortzailea lantzen dituztenak, eta, horrela, profil profesional berriaren, profesional talentudunaren, adimen emozionala, adimen sortzailea eta adimen exekutiboa bultzatzen ditugu.
Horren guztiaren giltzarria argi dago: giza alderdia. Alderdi hori dela eta, profesional berriek izan behar duten lidergo humanistara bideratzen ditugu eginahalak.
* Datuak ereduaren ezarpen-maila guztien baturari dagozkio.
Lanbide-heziketa dinamikorako, talentua garatzera bideratuta egonik, ikaskuntza-prozesuetan eragina duten gako-alderdi guztiak kontuan hartu behar dira. Inguruneen bilakaera etengabean eta hori ezagutu ahala jabetzen gara alderdi horiez. Ikaskuntzen eta Etekin Handiaren arloak eredu funtzional bat du, jarduteko ildo berriak pixkanaka sartzea ahalbidetzen duena. Hala, bere zeregina eraldaketa-beharrak aurreratzen dituen eredu organiko bihurtzen da. Horrela, adibidez, ikaskuntza-eredu aktiboek eskatzen dituzten jarduerek eta eraldaketa digitalak ikasguneen ikerketara eta berrikuntzara garamatzate, eraldaketa-eragile gisa, gune adimendunak, elkarreragileak eta murgiltzaileak barne hartuta. Edo gaitasun-premiak aztertzeak gaitasunen entrenamendu-sistemak garatzera garamatza, hala nola erresilientzia, estresaren kudeaketa, malgutasun kognitiboa, irudimena, ingurune robotizatuetan integratzea, etab.
Nolanahi ere, jarduera-ildoak osatzen dituzten elementu guzti-guztiak Euskadiko Lanbide Heziketaren sistema osoan zabaltzen eta barreiatzen ditugun erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboko ereduan integratzen dira, horretarako sortutako sareen bidez.
Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza da Euskadiko LHko ikaskuntza-eredua ardaztuta dagoen elementu nagusia. Egoera arazotsu bat planteatzea, egoera hori erronka bihurtzea eta emaitza bat lortu arteko prozesu osoa ziklo bakoitzaren gaitasun tekniko eta espezifikoetatik nahiz egun izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunetatik abiatuta egituratuta dago.
Egoera arazotsuak, kasu guztietan, taldeka eratutako ikasgela bati planteatzen zaizkio. Horrela, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa hartzeko eta, hortik, irtenbiderik onenak emateko behar duten ezagutza sortzeko aukera izango dute.
Besteak beste, entrenamendua, prozesua, gaitasun berriak; adibidez, esaldi honekin: «Ikaskuntza-prozesua bide bihurtzen da, non gaitasunak prozesu errepikakorren edo/eta progresiboen bidez trebatzen diren. Gaitasun horiek lanbidearen alderdi teknikoekin zerikusia dute, eta zeharkako gaitasunak ere ezinbestekoak dira profesional talentudunaren eredu berrirako».
Ondo dakigunez gizateriaren aro berri baterantz goazela, ikuspegi estrategikoarekin eta ekintzarekin lotutako gaitasunak lantzen ditugu, eta horiek lidergo humanistaren ezaugarri dira. Beraz, giza dimentsioa ekintza guztien ikuspegi-elementua den ikasguneak sorrarazten ditugu.
Ikasguneak egokitzea da kontua, erronka ororen ebazpenean egin behar diren oinarrizko urratsei bide emateko:
Eremu horietan teknologiak ikaskuntza-prozesuan laguntzen du; bertan, laguntzaile birtualek, sentsoreek, monitorizazioak eta datuen analisiak aukera ematen dute ikaskuntzak bizkortzen dituzten erabakiak hartzeko; hori dela-eta, ingurunea etekin handiko leku bihurtzen da.
Ikaskuntzarako gune berritzaileak (tknika.eus)
Ethazi guneak (ethazi.tknika.eus)
Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, eta enpresa bat sortzea erabiltzen du tresna metodologiko gisa.
Helburuak:
Argibideak: Ikasenpresa (ekingune.tknika.eus)
Pentsamendu sortzailea martxan jartzea ahalbidetzen duten dinamikak eta prozesuak ikertu eta garatzen ditugu, intuizioa eta irudimena sustatuz, balio erantsiko ideia originalak proposatzeko. Eta horrekin batera, pertsona bakoitzak, bakarra den heinean, berezko duen jenialtasuna sustatzen dugu.
Digitalizazioa etengabe lantzen aritu garen gaia izan bada ere, azken hilabete hauetan ikaskuntza prozesuaren digitalizazioak garrantzi berezia hartu du. Lan ildo honen bitartez, ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa burutzeko beharrezkoa den ibilbidea diseinatzea eta elikatzea dugu helburu, eta diseinatzearekin batera, tresnaz eta hauen erabileraz hornitu eta irakasle taldeetan hausnarketa burutu dadin ere bultzatu.
Ebaluazioa da, hain zuzen, etekin handiko ikaskuntza-ereduak proposatzen duen ikasleen ikaskuntza-prozesua errazteko baliabideetako bat. Ikaskuntza ikasleak bere gaitasunen garapenaren bilakaeran hobekuntza-konpromisoak hartu, jaso eta gauzatzera bideratuta dago. Hori guztia gerta dadin, lan-ildo horren helburu nagusia zera da, testuinguruen, baliabideen eta tresnen arteko harremana aztertzea eta estrategia eraginkor bat diseinatzea, hain justu ere.
Ikasketa-bizkorgarriak:
Simulagailuak (errealitate birtuala, errealitate areagotua, murgilketak, elkarrekintzakoak) garrantzitsuak dira ikasketa-prozesuetan:
Ikerketak eta esperientziak erakusten digutenez, lanbide-heziketa eraldatzaileak ingurune sozial eta produktiboan benetako eragina izatea nahi badugu, beharrezkoa da hedapen-estrategia globalak diseinatzea eta gauzatzea, hau da, ez dira nahikoa lanbide-heziketako eragile gutxi batzuek garatutako aparteko ekintzak; aitzitik, lanbide-heziketako unibertso osoa izan behar da pixkanaka eraldatu behar dena eta eraldatzaile izan behar dena. Hori pentsatzen dugu Euskadiko Lanbide Heziketan, eta, ondorioz, bilakaera- eta eraldaketa-guneetara arin iristeko aukera ematen duen sare-ingurune bat sortzen dugu. Ekintza-sare hori egitura-elementu hauek osatzen dute:
Argibideak: ikasenpresa (ekingune.tknika.eus)
Lanbide-heziketako ikaskuntzaren munduan badakigu ez dela gauza bera zerbaiti buruz jakitea eta hori egiteko gai izatea, eta, alde horretatik, batez ere irakasleei zuzendutako prestakuntza-ekintzak garatzen ditugu. Horrela, prestakuntzaren eraldaketan parte hartzen duten pertsonek beren lanbide-jardunean eskatzen dituzten gaitasunak eta ohiturak dituztela ziurtatzen dugu. Irakasleen etengabeko prestakuntza da hezkuntza-eraldaketako prozesu orotan kontuan hartu beharreko beste adierazle edo gakoetako bat. Beraz, ikasleen talentuaren aldeko ekintzak garatzen ditugun bezala, irakasleen talentuari balioa ematen ere laguntzen dugu.
Prestakuntza-programa bat da, eta bere helburua parte-hartzaileei (etorkizuneko ikasketaren koordinatzaileei) haien zentroetan eredu-aldaketaren buru jartzeko behar konpetentziak ematea da. Hiru prestakuntza-sorta ditu:
Irakasle Taldearen prestakuntzaren helburua zikloko irakasle-taldeari bidean laguntza ematea eta haien ongizatea eta errendimendua hobetzearren harreman-konpetentziak sendotzea da.
Irakasle-taldeentzako prestakuntza aurreratua, Erronketan Oinarritutako Ikasketa Kolaboratiboaren testuinguruan (EoIK) jada lanean dabiltzanentzat, ikuspegi global batez honako helburuak aldean hartuta beren erronketan sakondu eta aberastu nahi dutenentzat:
Esperientziak erakutsi digu ikaskuntza-ereduak eraldatzeko estrategiek ez dutela emaitza egokirik ematen egokitu ez badira. Ondo dabilen eredu bat dugu, egungo testuinguruek behar duten egokitzapen-gaitasuna duena. Lanbide-heziketari eta, oro har, hezkuntzari buruz dugun ikuspegiak zehazten du ikaskuntza-ereduak partekatuak izan behar direla, eta, are gehiago, beste urrats bat emanez, beren sistemak eraldatu nahi dituzten pertsonengana hurbildu behar direla. Horrela, gure idiosinkrasiaren barnean dago zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea askotariko erakundeei guri dagokigun horretan, hau da, lanbide-heziketako etekin handiko ikaskuntzen esparruan. Eta estatu barruan ez ezik, atzerrian ere ematen dugu zerbitzu hori.