Urratsbat Enpresa Sarea
Proiektu honen jabea:Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza
Urratsbat Enpresa Sarea ekimenaren bidez, komunitate bat sortu nahi da, Urratsbat programaren 10 urtetik gorako historian zehar sortu diren enpresei benetako balioa emango diena.
Horretarako, Tknikatik honelako zerbitzuak eskainiko dira: networking-a erraztea; enpresen kolektiboaren “ikusgaitasuna” lantzea Tknikaren eta LHko ikastetxeen ingurunean; informazioa, prestakuntza eta aholkularitza; enpresa-proiektuak indartzea (enpresak garatzea); marketplace bat abian jartzea, etab.