TKgune

Zerbitzu teknologikoak, LH eta Enpresa Txiki eta Ertainen arteko jakintza-transferentzia lortzeko.

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketari aplikatutako berrikuntza arloa

TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:

“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”

TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:

  • Zerbitzuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
  • Zerbitzuak egitean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.

Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:

  • Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
  • Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.

Zeregin horretan, garrantzi berezia ematen zaio enpresek beharrei erantzuteko duten gaitasunari, eta proiektuek irakasleentzat erronka izan behar dutela nabarmentzen da.

Informazio gehiagorako: www.tkgune.eus

Proiektu honi lotutako albisteak: