Irekin

Irakasle ekintzaileak

Proiektu honen jabea:Ekintzailetza eta aldaketaren kudeaketa arloa

Irekin ekimenaren helburua da Euskadiko LHn ekosistema ekintzaile eta berritzaile bat sortzea, non “ikastetxe ekintzaileetan irakasle ekintzaileak bilatzen ditugun ikasle ekintzaileak izateko”.

Beraz, gure helburua da ikasleak enplegagarriak, ekintzaileak eta intraekintzaileak eta gure inguruko errealitate ekonomikoaren hurbilekoak izatea baina, horretarako, irakasleek prestatuta egon behar dute eta ikasleentzat eredu edo erreferente izan.
Helburu horrekin, zenbait etapatako prestakuntza-ibilbide bat garatu dugu, irakasleekin ekimen sortzailea landuta, LHko ikastetxeetan modu ekintzaile eta berritzailean jardun dezaten.

Proiektu honi lotutako albisteak: