Papergintzako lohien erabilpena balio erantsiko produktuen garapenean

Proiektu honen jabea:Biozientziak eta jasangarritasun arloa

Papergintzako lohiak ingurumeneko arazo handia dira mundu-mailan, eta kostu logistiko handiak eta isurtze-kanonen ordainketak ekartzen dizkiete enpresa ekoizleei. Gaur arte ekimen gutxi jarri dira abian horiek balioko produktu berriak lortzean berrerabiltzeko; hortaz, horiei irtenbidea ematea lehentasuna da gaur-gaurkoz.

Papergintzako lohiak industria-hondakinen guztizko produkzioaren % 3,2 dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Balio horrek oso txikia eman dezake a priori, baina urteko produkzio-bolumena tonatan aztertzen badugu, zifra 312.063ra iristen da.

Tknikal proiektuak irtenbidea eman nahi die papergintzako lohiei, balioko produktuen ekoizpenaren bidez. Badaramagu denbora lohi guztiak karakterizatzen, ongarri mineralen ekoizpenean erabiltzeko ezaugarri hoberenak dituztenak identifikatzeko. Horiek ardatz hartuta, abiaburuko ideia da papergintzako lohien kaltzioa erauztea ongarritzeko produktuetan erabiltzeko, eta zelulosa-zuntzak askotariko erabileretarako panelen ekoizpenean erabiltzeko.

Azken batean, Tknikalek aukera bihurtzen du arazo bat.

Proiektu honi lotutako albisteak: