Tknimeal

Elikadura industriako azpiproduktuen erabilera arrain pentsuak sortzeko

Proiektu honen jabea:Biozientziak eta jasangarritasun arloa

Urtean 40 milioi tona elikagai kontsumitzen dira munduan. Aurreikuspenen arabera, kantitate hori bikoiztu egingo da 2050. urterako. FAO, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera (2011-2015), munduan elikakate osoan zehar galtzen diren materialak (azpiproduktuak) 7.354 milioi tona dira urtean, eta horietatik 4.980 milioi nekazaritzako elikagaien industriako azpiproduktuei dagozkie.

Tknimeal proiektuan proteina, mantenugai, aroma eta abarretan aberatsak diren elikagaigintzako azpiproduktuen ahalmena baliatzen dugu elikadura-osagaien, pentsuen eta ongarrien merkaturako baliozko produktu berriak egiteko, errekuntza pultsatzailearen teknologian oinarritutako lehortze-prozesu berritzailea erabilita.

Nekazaritzako elikagaiak jatorri dituzten azpiproduktuek ingurumen-arazoa, logistikakoa eta kudeaketa-gastuak sortzen dizkie enpresei. Tknimeal proiektuan, alabaina, oso garbi daukagu lehengai-iturri aberatsa direla, transformatu eta baliozko produktu berriak egiteko eta, horrela, sektorean negozio-aukera interesgarriak sortzeko.

 

Proiektu honi lotutako albisteak: