Adimen artifizialaren arloan garapen helduak identifikatzea eta LHn aplikatzeko aukerak bilatzea.

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Azken urteotan, Adimen Artifiziala gizartearen arazo asko ezabatzeko gai izango den diziplina gisa aurkezten ari da. Itxaropenak oso handiak dira, eta gero eta aplikazio gehiagok erabiltzen dituzte, neurri handiagoan edo txikiagoan, Adimen Artifizialeko metodoak.

Hala ere, badakigu arazo guztiek ez dutela Adimen Artifizialik behar tratatuak izateko, eta eskura ditugun Adimen Artifizialaren metodoak ez direla gauza guztietarako baliagarriak. Horregatik, garrantzitsua da aplikazioak LHren ikuspuntutik aztertzea eta LHren onura nola lor dezakegun zehaztea.

Tknikako Sistema Adimendunen espezializazio-arloak hiru helburu nagusi ditu:

  1. Adimen Artifizialaren arloan lan egiten duten proiektuen emaitzak aztertzea (ikusmen artifiziala, ikaskuntza automatikoa, ahotsaren prozesamendua…), garapen helduenak identifikatzeko.
  2. Garapen horien aplikazioak bilatzea hezkuntzan eta industrian.
  3. Ikasitakoa Euskadiko LHko irakasleei transferitzea.

Proiektuaren garapenean Don Bosco LHII eta Tolosaldea LHII ikastetxeetako irakasleek hartzen dute parte.

Proiektu honi lotutako albisteak: