Zentzumen Interneta - Garun Ordenagailu Interfazeak

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

FPko Sailburuordetzak interes-eremu gisa identifikatu ditu, Zentzumenen Internet-a – Garun- Konputagailuen Interfazeak, ondorioz proiektua abian jarri da. Proiektuaren helburu nagusia arlo hauen bilakaera gertutik ezagutzea izango da, teknologiaren funtzionamenduari buruzko ezagutzak eskuratu esperimentazioa ahalbidetzeko, guzti hau, ahal den heinean garapen irekiak erabiliz.

Garatu beharreko lan-ildoetako bat, garun-ordenagailu interfazeekin edo BCI (Brain-Computer Interfaces) deiturikoekin, domotika eta/edo ingurune industrialetan aplikazioak aztertzea izango da.
Arlo honen eta errealitate mistoko inguruneen arteko harremana ere ikertuko da, hauek Metaverse eta Web3 aldera eboluzionatzen ari dira, non blockchainaren aplikazioak egungo zerbitzuen deszentralizazioa ahalbidetuko duen.

Hezkuntza-esparruan, proiektuaren helburua, BCIen ezagutza eta ezarpena bizkortzeko beharrari erantzuna ematea da, bai ikuspuntu teknikotik (teknologiarekin lotutako programak garatzeko trebatu diren irakasle eta ikasleekin), bai erabiltzaileen ikuspuntutik. (aplikazioen erabilera).

Erronkek ere bi alderdi hauek dituzte. Alde batetik, teknologia sakonki ulertzea lanbide heziketara ezagutza hori zabaltzeko modurik onena diseinatzeko, bai domotika edo bai industria-inguruneetan aplikatuta. Bestalde, balizko aplikazioak identifikatu eta erabiltzaile potentzialak prestatu behar dira, proposamen berriak onartuak izan daitezen, muzin egin gabe.

Beraz, proiektuaren helburu nagusia BCI eta IOSekin erlazionatutako teknologiak sakon ulertzea da, hauek sortzen diren heinean:
• FPeuskadiko irakasleei gaiari buruzko prestakuntza-ibilbide ezberdinak eskaintzea, beren espezialitateen arabera.
• BCI eta IOS teknologiak inplementatzen dituzten aplikazioen lehen bertsio bat sortzea, ikuspegi egoki batekin.
• FPeuskadin aplikazio-aukerak bilatzea, bai erabiltzailearen ikuspuntutik, bai BCIetan eta IOSetan oinarritutako tresnen erabileratik, bai sistemaren ikuspuntutik.

 

Proiektu honi lotutako albisteak: