Automozio teknologi berrien integrazioa LH-n.

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Aldaketa teknologikoaren erritmoa ikaragarria da automobilaren industrian. Teknologia berriak eta berritzaileak etengabe garatzen ari dira, kontsumitzaileen beharrei eta gobernuen lege-eskakizunei erantzuteko batik bat. Aldaketa teknologiko horiek bi behar motari erantzuten diete funtsean. Alde batetik, energetikoki gero eta jasangarriagoak eta eraginkorragoak izango diren ibilgailuak fabrikatu ahal izatea, eta, bestetik, dinamikoki gero eta seguruagoak izango diren ibilgailuak fabrikatu ahal izatea.

Aldaketa horiek bizkor eguneratzea eskatzen diete industriari zein Lanbide Heziketako irakasleei, etengabe eskuratu behar baitituzte gaitasun berriak merkatu horretan protagonista izaten jarraitu ahal izateko. Eta hor funtsezko eginkizuna betetzen du Automobilgintzako Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak, oso balio handiko eragilea baita teknologia horiek transferitzeko.

Proiektuaren helburu gisa markatu dira teknologia berri horiek detektatzea, menderatzea eta garatzea, gure ikastetxeen sarera (irakasleak eta ikasleak) lehenbailehen irits daitezen, gero Euskal Autonomia Erkidegoko automobilgintza-sektorearen beharrei erantzun ahal izateko, bai osagaien fabrikazioaren sektorean bai saldu ondoko zerbitzuen sektorean, batez ere ETE-en beharrei erantzuteko ahalegin berezia eginez.

Proiektuaren helburuak lortzeko, lau ildo nagusi hauek lantzen ditugu:

  • Automobilgintzan aplikatutako teknologia berrien esparruan garatzea eta ikertzea (materialak, teknologiak…).
  • Automobilgintzako ikastetxeen sareko irakasleak prestatuta eta eguneratuta mantentzea.
  • Automobilaren teknologia berriak Euskal Autonomia Erkidegoko automobilgintza-industriara transferitzea (fabrikazio-sektorea eta saldu ondoko sektorea).
  • Joerak eta zaintza. Proiektuak, zerbitzuak, prestakuntza eta beste erakunde batzuekiko harremana (unibertsitatea, teknologia-zentroak, aldundiak, enpresak…) lantzea.

Proiektu honi lotutako albisteak: