Adimena eta bideojokoen arteko fusioa

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Etorkizunerantz goazen heinean, sinestezina zirudien errealitate baterantz gerturatzen ari gara: gizakion garuna eta ordenagailuen arteko komunikazio zuzenerantz. Aurre-pausu hau, garun ordenagailu interfazeei (edo BCIei,ingeleseko siglengatik ezaguna) eskerrak da. BCIen garapenak gure eguneroko bizitzako hainbat alor eraldatuko ditu, horien artean pertsona askoren entretenimendu diren bideojokoak.

BCI bat, garuna eta ordenagailu baten arteko komunikazioa ahalbidetzen duen gailu bat da. Garuneko aktibitatea jasotzen duten sentsoreak erabiltzen ditu, elektroentzefalogramak edo garun irudiak adibidez, ondoren seinale hauek bidali eta interpretatu egin daitezke eta azkenik, nahi izanez gero, agindu exekutagarri bihur daitezke.

Garun ordenagailuen etorrerarekin, bideojokoen industria etorkizunean asko aldatuko dela aurreikusten da. Bideojokoak, bere sorreratik errealitatetik ihes egiteko erreminta bat izan dira, jokalariei mundu birtualetan sartzea eta sekulako abenturak esperimentatzea ahalbidetu dielarik. BCI-ak mundu honetan sartzearekin, esperientzia hauek beste dimentsio bat hartuko dute. Epe laburrean, posible izango da kontrolagailu fisikoen beharrik gabe bideojoko batean jolastea. Jokalariek jokoan mugitu, objektu edo beste pertsonaiekin elkarreragin edo erabakiak hartu ahal izango dute pentsatuz soilik. Mundu birtualean guztiz sartzeko aukera emango duelarik, esperientzia guztiz aldatuz.

Tknikan, garuna eta aplikazio informatiko ezberdinen arteko interakzio zuzena lortzeko BCI gailu ezberdinak aztertzen gabiltza. Aztertutako gailuen artean Epoc X dugu, Emotiv enpresak garatua. Gailu honek pantailan agertzen zaizkigun objektuak pentsatuaz soilik mugitzea ahalbidetzen gaitu. Honetaz gain, aurpegiko keinuak ere identifikatzen ditu. Entrenamendurako softwarea ere badu erabiltzailea kontrol mota berrira egokitzeko, eta emaitza txukun xamarrak eman dizkigu.

Probatutako beste interfaze bat Unicorn Hybrid Black izenekoa da, g·Tech enpresa Austriakoak garatutakoa. Gailu honen ezaugarri nagusienetako bat martxan ipintzeko eta erabiltzeko erraztasuna dira. Unity-n garatzeko liburutegiak ere eskaintzen ditu, 3D-ko inguretan estimulu bisualak sartu daitezke, era honetan entrenamendu handirik gabe aginduak eman daitezke garuneko inpultso elektrikoez baliatuz. Arrazoi hauengatik, gailu hau egokia izan daiteke teknologia berritzaile honetan lehen pausuak emateko.

Laburbilduz, garun ordenagailu interfazeak bideojokoekin integratzeko aukerak etorkizun zirraragarri bat eskaintzen digute, zeinetan giza adimena eta teknologia inoiz elkartu ez diren modu batean elkartuko diren. BCI-ek aplikazio informatikoak eta bideojokoak esperimentatzeko aukera iraultzailea ekarriko digute, gizakien eta makinen arteko interakzioaren mugak hautsiz.