Baserriberri liburua eskuragarri: euskara, gaztelania eta frantsesezko edizioa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Jada eskuragarri dago Baserriberri liburua hiru hizkuntzatan: euskara, gaztelania eta frantsesa.
Baserriberri proiektuak beste urrats bat eman du bere zabalkunde prozesuan, liburuaren edizio hirueleduna argitaratuta. Horrela, edukiak publiko zabalago eta anitzago baten esku jartzea errazten da. Edizio honek proiektuaren baitan garatutako eduki, esperientzia eta ikaskuntzak jasotzen ditu, Lanbide Heziketari zuzenduta eta hezkuntza eta lurraldearen arteko loturak indartzeko helburuarekin.
Liburua Lanbide Heziketa osora dago zuzenduta, bereziki zurgintzako formakuntza zikloei, baina eraikuntzarekin lotutako ikasketentzat ere baliagarria izan daiteke, landutako edukien eta erabilitako metodologien izaeragatik.
Liburuaz gain, ariketa koadernoak ere prestatu dira, edukiak modu praktikoan lantzeko aukera ematen dutenak, gelan aplikazioa eta prestakuntza-jarduerak garatzea erraztuz.
Argitalpena euskara, gaztelania eta frantsesez eskaintzeak helburu du sortutako ezagutza komunitate hezitzaile eta profesional desberdinekin partekatzea, eta haren erabilera eta aprobetxamendua erraztea.
ES BASERRIBERRI: DIBUJO Y TÉCNICAS CONSTRUCTIVAS DE LA CARPINTERÍA DE ARMAR
EUS BASERRIBERRI: MARRAZKETA ETA ERAIKUNTZA TEKNIKAK ZUREZKO EGITURETAN
