Material Konposatuak

Karbono eta Beira zuntzezko piezen diseinua, fabrikazioa eta balidazioa

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketari aplikatutako berrikuntza arloa

Materialen esparruan, konpositeen erabilera nabarmen egiten ari da gora, bereziki karbono-zuntzezko plastiko indartuena, eta joerek adierazten dute gorakada horrek aurrera jarraituko duela hurrengo urteetan. Hastapenetan, karbono-zuntza industria espazial eta aeronautikorako garatu zen, baina gaur egun beste hainbat alorretara zabaldu da, hala nola garraioaren industriara, industria eolikora, itsas industriara, goi-mailako lehiaketa-kirolera, eraikuntzara, eta baitaproduktu estetikoetara ere.
Material horiek erabiltzeko arrazoietako bat prestazio mekanikoak eta produktuaren pisu txikia dira, horrek energia-kontsumoak murrizteko aukera eskaintzen du-eta. Lehengaia gero eta merkeagoa izatea da beste arrazoietako bat.
Tknikan karbono-zuntzezko eta beira-zuntzezko piezen diseinuarekin, simulazioarekin, fabrikazio-prozesuekin eta balidazioarekin erlazionatutako proiektuak garatzen ditugu. Teknologia horiek ezagutzea eta menderatzea interesatzen zaigu, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan integratzeko:

  • elementu finituen bidezko diseinua eta simulazioa, material konposatuetarako programa espezifikoen bitartez, FEMAP eta PAM COMPOSITES adibidez;
  • piezak lortzeko eredu eta moldeen prestaketa;
  • fabrikazio-prozesuak: eskuzko ijezketa, hutsarekin zein gabe, infusioa, SMC/BMC, RTM, prepreg…
  • material desberdinen ezaugarri eta aplikazioak: erretxina termoegonkorrak eta termoplastikoak, zuntz sintetiko eta naturalak, nukleo arinak, …
  • akabera-eragiketak, mekanizazioa, loturak eta itsaspenak…
  • balidatzeko eta ezaugarritzeko saiakuntzak;
  • hainbat sektoretarako piezak bezeroen eskakizun espezifikoen arabera fabrikatzea.

Hori guztia Lanbide Heziketako ikastetxeekin sarean lan eginda eta inguruko teknologia-zentroekin, unibertsitateekin eta enpresekin lankidetzan, material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko industrian erabiltzea bultzatzeko.

 

Bideoa: Protesia konpositeekin. Teknopolis programa. 2017-2018 ikasturtea

Bideoa: inprimatutako eta karbonoz estalitako gila edo lema. 2015-2016 ikasturtea

Bideoa: Karbono zuntzezko trainerua. Teknopolis programa. 2014-2015 ikasturtea

 

Proiektu honi lotutako albisteak: