Errealitate birtuala prestakuntzan, simulagailuen diseinuan eta prestakuntza gune berrien sorreran aplikatzea.

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua oso teknologia ezagunak dira dagoeneko, eta geratzeko etorri dira. Nolanahi ere, bilakatzen ari dira etengabe, eta bistaratze-sistemak eta mugimenduen jarraipena egiteko sistemak hobetzen ari dira. Dagoeneko hasi gara hurrengo urratsaz hitz egiten, Errealitate Mistoaz, alegia. Errealitate horretan, birtuala eta erreala “eskutik helduta” doaz, eta bi errealitateek elkarri eragin eta bat egiten dute.

Proiektu honetan, gure helburu nagusia da errealitate horren atzean dauden teknologiak ezagutu eta menderatzea, eta Lanbide Heziketako curriculumetan txertatzea, teknikari guztiak prest egon daitezen teknologia horiek beren sektoreetan ekar ditzaketen onurak baliatzeko.

Bestalde, gailu horiek ikasteko tresna gisa erabiltzeko aukerari dagokionez, aitortu beharra dago eragin handia dutela erabiltzaileengan, errealismo handiko esperientziak eskaintzen baitizkiete. Horri esker, ikasleek gailu horiek gabe beharrezkoa den segurtasunarekin esperimentatu ezingo lituzketen mota orotako makineriak, prozesuak eta egoerak simula daitezke, eta, beraz, ikaskuntzaren benetako bizkortzaile gisa dihardute.

Eta aurkituko dugun hurrengo pausua gelen eraldaketa izango da, horrela kontzeptu eta funtzionalitate berriak agertuko dira, hauek bezala; Gela inmersiboak, hauek ikaslea literalki murgilduko dute edozein estrukturaren 3D irudikapenean, Gela Interaktiboak ikasleen artean elkar lana errazten dute mugarik gabeko espazio batean, langunea dispositiboetatik hormetara zabaltzen delako eta hemendik beste gela interaktiboetara. Eta gune fisikoa muga bat denean, Gela Birtualak sortzen ditugu, hauetan, edozein lekutik har dezakegu parte 3D esperientzia kolaboratzailetan.

Proiektu honi lotutako albisteak: