3D inpresioa, eskaneatzea eta alderantzizko injineritzaren integrazioa Lanbide Heziketan.
Ikaslab proiektua Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako espezializazio-arloen barruan kokatzen da, eta 3 dimentsioko inprimaketako teknologiaren arloan jakintza garatzea du helburu. Aukera ugari eta ia merkatuko sektore guztietan aplikazioak dituen zeharkako teknologia hori estrategikotzat jotzen dute etorkizuneko industriarako.
3D inprimaketak zenbait hamarkada baditu ere, prototipogintzan besterik ez zen erabiltzen erosahalmen handiko merkatuko nitxo batean. Une honetan, patenteen liberalizazioa makina, aplikazio eta material berrien eklosioa ahalbidetzen ari da, eta horrek aukera ematen du sektore gehiagotara eta enpresa mota guztietara iristeko. Areago, teknologia horrek ahalbidetzen duen diseinu-askatasunari eta kostu-ekonomiari esker, mugimendu sozialak eta foroak sortzen ari dira Interneten, hardware eta software librearen erabilera bultzatzen duten guneetan.
Proiektua abian jartzeko, Ikaslab laborategiak sortu dira Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta Tknikan. Ikastetxe bakoitzeko heziketa-ziklo guztietarako eskuragarri dauden ikasgela independenteak dira. 3D inprimagailuen ekipamenduak aukera ematen du teknologia hori praktikatzeko, esperimentatzeko eta menderatzeko, eta, gero, hainbat proiekturen garapenean erabiltzeko. Gainera, proiektuak prestakuntzaren eragile izatea eta Lanbide Heziketako ikastetxeetatik inguruko enpresetan 3D inprimaketaren erabilera bultzatzea du helburu.
Azken batean, makinak erabiltzeko trebetasunak eskuratzea eta inprimatzeko materialak eta horien aplikazioak ezagutzea da kontua, hots, piezak teknologia horrekin fabrikatzeko diseinatzen ikastea eta 3D inprimaketa eskaneatzearekin eta atzeranzko ingeniaritzarekin konbinatzea.
PROIEKTUA KOMUNIKABIDEETAN:
2020.03.26, Diario Vasco. La FP se suma a la fabricación de material sanitario
2020.03.25, egun on euskadi (Euskal Telebista). Jon Labaka: ‘Orduro 200-300 bisera inguru egitera hel gaitezke injekzio bitartez eginda’
2020.03.25, Diario Vasco. La solidaridad también se contagia con rapidez
2020.03.25, Diario Vasco. Ante la escasez, los centros de FP se suman a la producción de material sanitario
2020.03.24, Euskal Telebista. Teleberri
2020.03.24, Euskal Telebista. Gaur Egun
Bideoa: 3D inpresioa medikuntzan. Teknopolis programa. 2017-2018 ikasturtea
Bideoa: 3D inpresioa, Ikaslab. Teknopolis programa. 2015-2016 ikasturtea