Alde horretatik, Tknikako Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak Arloaren helburua da teknologia bat sortzen denetik euskal gizarteak etekina atera arte igarotzen den denbora murriztea, eta Euskadin merkatu-nitxo berriak garatzea ahalbidetzen duten teknologiak ikertzea.
Horretarako, Euskadiko Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Sistema daukagu, gizarteari eta, bereziki, ETEei balio erantsi handia eskatzen duen ingurune batean lehiatzeko erronkan laguntzeko. Sistema hori Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Adimenduneko Estrategian oinarritzen da. Estrategia honek Lanbide Heziketako VI. Euskal Planetik, Tknikaren bidez eta lanbide-heziketako ikastetxeen bidez hedatzen diren lehentasunak ezartzen ditu.
Hemendik aurrera, zaintza-nodoen bidez antolatutako zaintza prozesu bat abiarazten dugu. Bildutako informazioa prozesatu eta LHko sistemako ikastetxeei jakinarazten zaie, harekin lerrokatutako ekimenak proposa ditzaten. Ekimenak programa desberdinen bidez lehenetsi, hautatu eta garatzen dira. Azkenik, lortutako emaitzak lanbide-heziketako gainerako zentroetara eta ETEetara transferitzen dira.
Lanbide heziketak zentzua du Eusko Jaurlaritzaren politikekin eta espezializazio adimendunaren barruan ezartzen diren lehentasunekin lerrokatzen delako. Horretarako, Tknikak, politika horiek zaintzeaz eta ezagutzeaz gain, aplikatu egiten ditu landu behar diren proiektuak lehenestean.
Euskadiko lanbide heziketa funtsezko eta aitortutako eragilea da zenbait esparrutan (enpresak, Jaurlaritza, estamentu europarrak…) eta, Tknikak ordezkatuta, Euskadiko lanbide heziketak berrikuntza-politikak konfiguratzeko eta hedatzeko ekimenetan hartzen du parte.
Ardatza erkidegoko erreferentziazko enpresetan eta begirada haiei planteatzen zaizkien erronkek berekin dakartzaten geroko premietan jarrita, nodo hauetatik produkzio-sarerako gaitasun bereizgarriak identifikatu, lehenetsi eta garatzen dira.
Horretarako, Euskadiko enpresa erreferenteekin koordinatzen gara, hots, gaitasun horiek identifikatzen laguntzen digutenekin, eta garatu behar diren ekimenak eta proiektuak planteatzen ditugu.
Uneko nodo operatiboak hauek dira:
Ikastetxeek proiektuak garatzeko duten gaitasuna eta esperientzia eta beren inguruneaz duten ezagutza oinarri hartuta, beren inguruneari eta berrikuntza-premiei erantzuteko berrikuntza proiektuak garatzen dituzte LHko ikastetxeek.
Tknikatik ikastetxeetan garatu behar diren proiektuak hautatzen parte hartzen dugu, eta horien jarraipenaz arduratzen gara, eta horietan guztietan transferentzia-helburuak bermatzeaz. Ikastetxeetatik, urtero garatu behar diren proiektuak proposatzeaz gain, horiek gauzatzeaz eta hedatzeaz arduratzen dira.
Hauek dira gaur egun ikastetxeetatik garatzen diren proiektuak:
Eusko Jaurlaritzaren politiken lehentasun diren sortzen ari diren arloetan ezagutza eta trebakuntza sortzeko proiektuak garatzen ditugu.
Horrela, gure lanbide heziketako ikastetxeek enpresekin lankidetzan aritu ahal izateko behar duten ezagutza errazten dugu, euskal ekoizpen-sarearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuna emanez.
Enpresetan berrikuntza aplikatua bultzatzeko eta garatzeko helburuarekin, LHko zentroetatik berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzen ditugu inguruko ETEekin, LHko zentroen sareko ezagutza, bitarteko eta instalazioen bidez.
Hautemandako interes-esparruen artean, batzuk, konplexuak direlako edo heldutasun-maila txikiagoa dutelako, dedikazio handiagoa behar dute Lanbide Heziketaren beharretara egokitu ahal izateko. Horiek dira arloko proiektuetan lantzen diren eta gure lan ildoak zehazten dituzten esparruak. Hurrengo irudian gure egungo lan ildoak zeintzuk diren erakusten dira.