Ikastaro amaiera albistea – ABB Robot programazioa eta aplikazioak: soldadura

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Eransketa bidezko fabrikazio metalikoa, Fabrikazio aditibo metalikoa

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pasa den ostegunean, apirilaren 23an, amaitu zen “ABB robotaren programazioa eta aplikazioak: soldadura” izeneko ikastaroa. Ikastaro hau martxoa eta apirila bitartean garatu da, batez ere online formatuan, Moodle ingurune batean. 25 orduko iraupena izan duen ikastaro honek saio sinkronoak eta parte-hartzaile bakoitzaren banakako lan-saioak uztartu ditu, bai alderdi teorikoak lantzeko bai proposatutako praktikak gauzatzeko aukera emanez. Azken saio hau, ostegunean egindakoa, ikastaroaren aurrez aurreko saio bakarra izan da, eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko instalazioetan burutu zen.

Ikastaroaren helburu espezifikoak honako hauek izan dira: soldadura-robot batekin lan egiteko beharrezko gaitasunak eskuratzea, haren programazioaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea, robota modu seguruan erabiltzeko gaitasuna garatzea, eta soldadura-kasu praktikoak exekutatzeko gai izatea.

Ikastaroaren balorazio orokorra oso positiboa izan da, eta etorkizunean soldadura eta fabrikazio aditiboaren aplikazio praktikoetarako, Moodle ingurune honetako prestakuntza-eskaintza osatzen jarraitzea espero dugu.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu ikastaroan parte hartu duten Lanbide Heziketako irakasle guztiei egindako lanagatik, bai eta Tknikako Fabrikazio Aditibo proiektuan parte hartzen duten ikastetxeei (Tolosaldea LHII, Mendizabala LHII y Easo Politeknikoa) eta bertako irakasleei ere, proiektuan zein ikastaroaren garapenean egindako lan eta ekarpenagatik.

 

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa