Tnikako Arlo Teknologikoa Alemanian

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Tknikako Arlo Teknologikoko 6 irakasle eta Don Bosco LHII-ko irakasle bat Alemanian izan dira astebetez, mugikortasun programa baten baitan.

Bertan, Industria 4.0-ren inguruko hainbat teknologia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute: IoT, konpositeak, droneak, fabrikazio aditiboa, automatizazio industriala, robotika, errealitate birtuala, ziber-segurtasuna, etab. Aldi berean, Tknikak egiten duen lana zabaltzeko hitzaldiak ere eman dituzte.

Bixita esanguratsuenen artean Fraunhofer, estatu alemaniarrean berrikuntza eta ikerketa esparruetan erreferente den enpresa; eta Siemens, mundu mailan automatizazio arloan liderra dena aurkitzen dira.