Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

 

Lanbide-heziketaren esparruan, Nazioartekotze Arloak TKNIKAko langileentzako mugikortasun-proiektuak kudeatzen ditu, baita gure proiektuetan elkarlanean diharduten lanbide-heziketako irakasleentzako mugikortasun-proiektuak ere.

TKNIKAren helburu nagusietako bat da konpetentzia-arraila murriztea, hau da, ideia bat edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak hortaz baliatzen den arteko arraila murriztea.  Zaintzak funtsezko egitekoa betetzen du xede horretarako: zer ari den mugitzen behatzea, munduan zer berrikuntza ari den sortzen behatzea. Hartara, TKNIKAn jorratuko ditugun berrikuntza-proiektuak aztertu eta aukeratu ahal izango ditugu, eta lortutako ezagupenak irakasleei helarazi ahal izango dizkiegu, irakasleek ikasleei eman diezazkieten, eta, azkenean, ikasleek enpresa txikian eta ertainean aplikatu ahal izan ditzaten.

Mugikortasun-proiektuak funtsezkoak dira gure zaintza horretan. Mugikortasun-proiektuei esker, TKNIKAko hainbat arlotan lan egiten dugunok eta gurekin elkarlanean diharduten irakasleek gure interesgune berberekin lan egiten ari diren nazioarteko beste erakunde batzuk bisita ditzakegu, eta beti azken joeren berri izateko aukera emango diguten interes-loturak eta komunikazio-bideak ezar ditzakegu.

https://tkmugi.wordpress.com/

 

Proiektu honi lotutako albisteak: