Azken hiruhilekoari begira

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pertsona guztiak gara sortzaileak

Nola bistaratzen dugu azken hiruhilekoa?

Azken hiruhileko honetan zentroetako aparkalekuek handiagoak dirudite: auto gutxiago daude. Kausa horretaz baliatuta, begirada altxatu eta lasaiago ikus dezakegu ikasturte honi amaiera ematen dion IKAS AUKERAKen eskaintza.

Ebaluazio taldeak tailer praktikoen beste bi edizio eskaintzen ditu, irakasle taldeei zikloko ibilbidean sakontzen lagun diezaieketenak. Eta zikloaren ibilbide hori aberasteko, BALIOAK 4.0 eta STEAM ikuspegiak ere eskaintzen ditugu hainbat IKAS AUKERAren bidez.

​​​​​​​​​​​​Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean, eskuinaldean, “Informazio gehiago” txokoan.


Zertan gabiltzan

SORGIMen 22/23 edizioaren amaiera gertu dago. Asko zarete ekimen hau ezagutzen duzuenak, baina ez dakitenentzat sormenerako gimnasioa da. Hortik datorkio SOR, sormenekoa (nahiz eta batzuetan sor sorgin bihurtzen den, beste batzuetan sor sorpresa, eta beste batzuetan sor …) eta GIM gimnasia. Zeure buruari galdetzen badiozu : nola lagundu diezadake pentsamendu sortzaileak? Gure “Gogoetarako” txokoan irakurtzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu.

Irakasleak lanean Ebaluazioko tailer batean

Ebaluazio-tailerrak jendetsu ari dira gertatzen

​​​​​​​Martxoan, IKekin aurrez aurreko beste topaketa bat egingo dugu, hilaren 21ean. ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen jarraitzeko beste aukera bat: oraingo honetan ETHAZI norabidea izango da gai nagusia.

Ebaluazio taldeak bere IKAS AUKERAKen zikloa indartu egiten du: martxoan, zikloko irakasle taldeek beren IKen laguntzarekin beren zikloak birdiseinatzeko aplikazio praktikorako pentsatutako tailerren bigarren promozioa gauzatzen da. IKAS AUKERAK horiek banan-banan modu independentean eskaintzen dira, baina haien artean jarraitutasun bat dago. Maiatzean egingo den hirugarren ediziorako jada izen-ematea irekita dago.

BALIOAK 4.0 ikastaroko ibilbidea

Ikaskuntzako Ibilbidea

BALIOAK 4.0 lan ildoan Balioak 4.0 Euskadiko LHko ikaskuntza ereduan ikastaroa hasten da. Hauek dira ikastaroaren helburu nagusiak:

  • Balioek egungo gizartean eta Industria 4.0 testuinguruan duten garrantziaz jabetzea eta hausnarketa egitea
  • Ikasleekin lan hau egiteko tresnak eta materialak biltzea eta ezagutzea
  • Zikloko ikuspegiarekin balioak ikaskuntza ereduan txertatzea ​​​​​​​

Gainera, BALIOAK 4.0 GARATZEN adarrean, dagoeneko ordutegia zehaztuta, CAF enpresak lerroan (online) eskainiko digun master classa definituta daukagu: Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESKri) buruzko bere ikuspegia eskainiko digu, adibide zehatzekin eta modu praktikoan. Proposamena erakargarria izatea espero dugu.

Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia. Orain arte 200 lagun baina gehiago hasiak dira. Anima zaitez!

ELU ikastetxean eskuragarri dago zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarritzat jotzen duzuenean eskatzeko. IKAS AUKERA hau ETHAZI Hastapenaren osteko ekintza interesgarria izan daiteke. Hilaren 14an ikastetxeetako dinamizatzaile berriei prestakuntza saioa eskainiko zaie.

​​​​​​​STEAMek bere ibilbidean sendo jarraitzen du: martxoan, Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? IKAS AUKERArekin batera laser ebakitzaileak ematen dizkigun jokabideak ere ikasteko parada izango dugu.


Zer eskaintzen dugun apirilerako eta maiatzerako

Argiak apirilerantz eta maiatzerantz norabidetzen. Izen ematerako informazioa eskaintzen dizuegu edo,IKAS AUKERAren arabera, eskaera egiteko. CAFek hilak 30 eskainiko digun master classerako izen ematea irekita mantentzen dugu.
Izena emateko epe-mugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du.

Lan lerroa IKAS AUKERA Izen ematea
BALIOAK 4.0 Master Class Balioak 4.0: Balioak enpresan, Erantzunkizun Sozial Korporatiboa (ESK) – CAF  Gazteleraz
Saio sinkronikoa lerroan (online) : 2023/03/30  12:30 – 14:00
Hemen izena eman
EBALUAZIOA Sentsibilizazioa (p10 del PDF) 3. edizioa Elebiduna                  Saioa lerroan (online) : 2023/04/25 16:00etatik 17:00etara
​​​​​​​Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn  2023/05/09 16:00etatik 18:00etara
Hemen izena eman
04/17 arte
Tknikako webean ere eskuragarri
EBALUAZIOA Gaitasunen definizioa (PDFko 3. or.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna
Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/16 16:00etatik 18:00etara
Irakasle taldeentzat
Kontsulta ezazu zure IKekin
04/18 arte
EBALUAZIOA Ikaskuntza ibilbidea fintzen (PDFko 5. orr.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna  Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/16 16:00etatik 18:00etara Irakasle taldeentzat
Kontsulta ezazu zure IKekin
04/18 arte
EBALUAZIOA Hausnarketa eta Feedbacka (PDFko 6. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna
Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/30 16:00etatik 18:00etara
Irakasle taldeentzat
Kontsulta ezazu zure IKekin
04/25 arte
EBALUAZIOA Errubrikak eta lorpen adierazleak (PDFko 4. or.) 3. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna
Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/30 16:00etatik 18:00etara
Irakasle taldeentzat
Kontsulta ezazu zure IKekin
04/25 arte
ETHAZI HASTAPENA ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) Hemen izena eman
Tknikako webean ere eskuragarri
STEAM Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? (PDFko 3. orr.) 5. promozioa: STEAM ikuspegia 4 – 22_082IP Hibridoa lerroan (online)
Lan asinkronoa: 2023/05/02tik 2023/05/24ra (2 ordu)

Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/05/25 11:00etatik 12:30etara
Hemen izena eman
Tknikako webean ere eskuragarri
STEAM STEAM gaitasunak garatzen: lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 5. or.) Hibridoa                  Maker kontzeptua 4 (Datuen analisia) – 22_108IP
Lan asinkronoa: 2023/05/02 2023/05/24 (2 ordiu) 
Aurrez aurreko saioa Tknikan: 2023/05/25 16:00 – 17:30 
  Hemen izena eman
Tknikako webean ere eskuragarri

Hurrengo hilabeteetan datorrena

Maitzean eta ekainean zehar Ekintzailetasuneko taldeak lau IKAS AUKERA gauzatuko ditu; ekintza horiek Ikastraining II adarraren baitan kokatzen dira, LOP irakasleentzat bideratuta daude eta era independientean eskaintzen dira.​​

Ikastraining II

Ikastraining II-k Ikasenpresari osagarri bat eskeintzen dio

Izen ematerako informazio guztia maiatzeko albistegian hedatuko dizuegu.

​​​​​​​STEAMek maker kontzeptuari beste hurbilketa bat egingo dio: kasu honetan datuen analisia landuz. Dagoeneko zabalik dago izen ematea.


Gogoetarako

Hilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.

Irakasleak lanean SORGIMen

Lana, serio baino umorez

Pentsamendu sortzailea martxan jartzea benetan indargarria da. Ideiak izateak, normalean, gozamenaren, erronkaren eta originaltasunaren bizipena dakar. SORGIM sormen-gimnasiotik igarotzen diren pertsonek adierazten dute sormenak ikasleen zalantzei modu egokiagoan eta batzuetan harrigarriagoan erantzuteko balio diela, erronka interesgarriagoak diseinatzeko balio diela, hobeto komunikatzeko balio diela, erronka segurtasunetik biziko den ikaskuntza-inguruneak sortzeko balio diela, feedback eraginkorragoak egiteko balio diela…

Errepasatu istant batean irakasle gisa duzun jarduera:
Zertan laguntzen dizu sormenak?
Zertan lagun zaitzake?
Non edo zein egoeratan sentitzen duzu originala izaten ari zarela?
Nola hurbiltzen zara sormenera: jakin-minetik, poztasunetik, inkontzientziatik, beldurretik, errespetutik, segurtasunetik, zoramenetik, ausarkeriatik, seriotasunetik?

SORGIMeko lan prozesua

Sormena entrena daiteke

Aukera guztiak dira baliozkoak, pentsamendu sortzailea martxan jartzean datza gakoa, eta onena hau da: pentsamendu sortzailea entrena dezakegu.​​

 

 


Informazio gehiago

2022/2023 IKASTURTERAKO IKAS AUKERAK ESKAINTZA

EBALUAZIOA

BALIOAK 4.0

EKINTZAILETASUNA

SORMENA

STEAM

EOP

ELU IKASTETXEAN

ETHAZI HASTAPENA