Laugarren industria-iraultzan murgilduta gaude, eta horretan teknologia aurreratuak erabiliko ditugu. Garrantzitsua da gure ikasleen jakin-mina eta bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, gizarteak eskatuko dizkien etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. STEAM hezkuntzari esker, gure ikasleek 21. mendeko trebetasunak, kultura eta trebetasun zientifikoa eskura ditzakete, eta horiek behar izango dituzte, beren etorkizun profesionala zientzia eta teknologiatik igaro ez arren.

Iraupena: 3.5 ordu
Lekua: On-line,
Edukiera: 250 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
Ordu ez Presentzialak: 3.50

Konpetentziak

4.0 teknologia ulertzea eta hauek zeharka erronketan landu daitezkeela barneratu.

Edukiak

Lanbide Heziketako STEAM ereduaren elementuak.

Datak:

Iraupena: 3,5 ordu (Elebiduna)

Saio asinkronoa Maiatzak 2 – Maiatzak 24 (120 min)

Aurrrez - aurreko saioa Maiatzak 25 (16:00 – 17:30 / 90 min) - TKNIKA


Metodologia

Online modalitate. 

Ebaluazioa

Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.

Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.

  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.

  • Izen-ematea edozein lurraldetan egin ahalko da.

  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.

  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.