Ikaskuntzarako espazio berritzaileak

Ezinezkoa da aldatzea, beti berdina egiten bada. Ezin gara aldaketetetara moldatu, aurrerapausurik ematen ez badugu.

Proiektu honen jabea:Ikaskuntzak eta etekin handia arloa

Lan eremuak, gela bat osatzen duten ormak baino askoz gehiago dira.

Gaur, gure enpresetako beharrak aldatu dira.

Profesional ona, ez da ezagutza duena, baizik eta ezagutza hori, irtenbide efizienteak emateko erabiltzen dakiena.

Gizarte aurreratu batek, pertsona eta profesional azkarrak behar ditu.

Honelako eszenatokian, ezinbestekoa da irakaskuntza metodologiak ere aldatzea. Ezagutza garrantzitsua da, baina balio gehigarria konpetentzien jabetzean dago. Gaur, erronkatan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaz hitzegiten dugu.

Ikaskuntza kolaboratiboak gainera, lan prozesu konkretu bat integratu behar du, eta lan horiei egokituko zaizkien espazioak eskaini behar ditu. Lan eremuak, gela bat osatzen duten ormak baino askoz gehiago dira. Espazio malguak dira, erosoak, akustika ona dute, malgutasuna dute konexio arloan ere, Informazio teknologiak erabiltzeko erraztasunak ematen dituzte, eta ormak margotu daitezke.

INFORMAZIO-GUNEA. Informazioa bilatzeko espazio egokia da. Irakurketak, bideokonferentziak, multimedia edukien ikuskatzea… helburu: informazio baliabide ugari dituen ikasgela sortzea.

ANALISI-GUNEA. Berrikusi eta aztertzeko gunea da. Elkarrizketarako gunea. Erabakiak hartzeko gunea.

SORMEN-GUNEA. Marraztu, modelatu, zirriborroak egin, maketak. Espazio honek ideien sormenerako egokia izan behar du.

ERAIKITZEKO-GUNEA. Sortutako ideiak prototipatzeko gunea da.

EXEKUZIOA-GUNEA. Azken produktua eraikitzeko gunea da.

ATSEDEN-GUNEA. Gainontzeko espazio guztiak bezain garrantzitsua da. Gune lasaia da. Ikasleari ari den laneko egoera emozionaletik deskonektatzeko aukera eman behar dio, ondoren, berriz ere lanera egoera emozional egokian itzul dadin.

Gune hauen erabilerarekin, erronka aztertu ahal izango dugu, informazio guztia ulertu, interpretatu eta sintetizatu eta sortutako ezagutza transmititu, adostasunez irtenbidea ERABAKI eta EPAITZEKO.

Proiektu honi lotutako albisteak: