Simcenter FEMAP bidezko elementu finitoen simulazioaren inguruko bideotutorialak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako material konposatuen espezializazio-arloaren helburuetako bat elementu finituen bidezko diseinuan eta simulazioan lan egitea izan da, programa espezifikoen bidez, hala nola FEMAP eta Pam Composites. 2018-19, 19-20 eta 20-21 ikasturteetan egindako lanaren ondorioz, hainbat bideotutorial argitaratu dira, deskarga daitezkeen bi materialetan banatuta eta Tknikaren webgunearen bidez eskura daitezkeenak:

1.- Elementu Finituen Analisia Femap bidez.
Bost unitate edo bloketan banatua, bideotutorialekin, laguntza-dokumentuekin eta fitxategiekin, Simcenter FEMAP 2019.1 softwarea erabiliz elementu finituen bidezko pre-prozesatze, analisi eta post-prozesatze ariketa gidatuak egin ahal izateko, material konposatuei buruzko ariketa espezifiko bat barne.

2.- Elementu Finituen Analisia Femap bidez. Multzoen kasua.
Elementu finituen bidezko pre-prozesatze, analisia eta post-prozesatzea gauzatzeko unitate bat, Simcenter FEMAP 2019.1 bidez, multzoen kasu espezifikoari eskainia.

Material horiekin, Euskadiko LHko irakasleek elementu finituen bidezko simulazio-ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte, aurre-prozesatua, analisia eta post-prozesatua lantzeko eta optimizatzeko aukera ematen duen software bat erabiliz.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)