Simcenter™ Femap™ 2019.1. bidez elementu finituen bidezko egiturazko analisia multzoen kasurako.

Fabrikazio mekanikoa, Instalazio eta mantenimendua, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
Deskargatzeko fitxategia

Simcenter Femap, Siemens-en ingeniaritza aurreratuko simulazio-aplikazio bat da, produktu edo sistema konplexuen mailetan zentratutako elementu finituen analisi-ereduak sortu, editatu, inportatu eta berrerabiltzeko. Femap osagaiak, multzoak edo sistemak modelatzeko erabil daiteke, baita ingurune operatibo jakin baten jokabide-erantzuna zehazteko ere. Kasu honetan aurkezten den materiala 18 bideo laburrez osaturik dago eta horien bidez Femap erabiliz multzoen kasuen elementu finitoen bidezko simulazioaren nondik norakoak ikasi eta praktikatu ahal izango dira.

Aurrezagutzak:

Hemen garatutako materiala Tknikako 182_18BT Material Konpositeak berrikuntza proiektuaren emaitzetako bat da. Aldez aurreko lan baten jarraipena da, non software honen berezitasunak eta simulazioaren hastapenak jorratu ziren. Material hori ezagutzea gomendagarria da; hori ikusteko eta eskuratzeko sartu ondorengo atalean:
https://tknika.eus/eu/cont/materiales/elementu-finituen-analisia-femap-bidez/

 

Zentro, irakasle eta enpresa kolaboratzaileak:

Material hau Tknikako MATERIAL KONPOSATUEN espezializazio-arloaren proiektuaren esparruan sortu da, 19-20 ikasturtean, Jon Arozenak (CIFP Bidasoa LHII) eta Miren Canelladak (Tknika); Blas Molero (Iberisa) laguntzarekin.

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau interesgarria izan daiteke lanbide-arlo hauetako zikloetan diseinua eta/edo simulazioa ematen ari diren Lanbide Heziketako irakasleentzat: Fabrikazio mekanikoa (Fabrikazio mekanikoko diseinua, Metal eraikuntza), Eraikuntza eta obra zibilak (Eraikuntza-proiektuak, Obra-zibileko proiektuak), Instalatze eta mantentze lanak (Mekatronika industriala), Egurreko zikloak (Altzarigintza diseinua).