Simcenter™ Femap™ 2019.1. bidez elementu finituen bidezko egiturazko analisiaren hastapenak

Fabrikazio mekanikoa, Instalazio eta mantenimendua, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
Deskargatzeko fitxategia

Simcenter Femap, Siemens-en ingeniaritza aurreratuko simulazio-aplikazio bat da, produktu edo sistema konplexuen mailetan zentratutako elementu finituen analisi-ereduak sortu, editatu, inportatu eta berrerabiltzeko. Femap osagaiak, multzoak edo sistemak modelatzeko erabil Daiteke, baita ingurune operatibo jakin baten jokabide-erantzuna zehazteko ere. Hemen garatutako materiala sei unitatetan banatu da, non bideotutorialak, laguntza-dokumentuak eta artxiboak aurkitu ahal izango diren ariketak egin ahal izateko. Helburua irakasleak analisi eta post-prozesatua elementu finituen bidez (FEA) ikastea eta praktikatzea da, Simcenter FEMAP 2019.1 softwarea erabiliz. Horretarako, hainbat ariketa dituen bideo sorta bat prestatu eta grabatu da, hainbat elementu finitu mota aplikatuz eta material konposatuen kasu praktiko bat gehituz. Dokumentu-formatuko laguntza-materiala eransten da baita ere. Softwarea instalatzeko eta konfiguratzeko behar diren tresnak eta azalpenak ere azaltzen dira, ikasitakoa ikastetxean inplementatzeko eta ikasleekin erabiltzeko.

Zentro, irakasle eta enpresa kolaboratzaileak:

Material hau Tknikako MATERIAL KONPOSATUEN espezializazio-arloaren proiektuaren esparruan sortu dute, 18-19 eta 19-20 ikasturteetan, Jon Arozenak (CIFP Bidasoa LHII) eta Miren Canelladak (Tknika); Blas Molero (Iberisa), Itziar Tolosa (UGLE Eskola), Garoa Eizagirre (Tknika) eta Paco Fernandezen (Bidemedia) laguntzarekin.

Edukiak:

Unitatea 00
FEMAP – INSTALAZIOA, KONFIGURAZIOA.

Unitatea 01
SIMULAZIO ESTRUKTURALAREN PROZESU OROKORRA. 3D ELEMENTU FINITOEN ERABILERA.

Unitatea 02
2D ELEMENTU FINITUEN ARABERAKO ANALISIA. MIDSURFACEAREN ERABILERA.

Unitatea 03
1D ELEMENTU FINITUEN ARABERAKO ANALISIA. SEKZIO KONSTANTEDUN KASUAK.

Unitatea 04
FEA LAMINATE. KONPOSITEEN KASUA.

Unitatea 05
MALLA LANTZEA. KONTZEPTU OROKORRAK.

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau interesgarria izan daiteke lanbide-arlo hauetako zikloetan diseinua eta/edo simulazioa ematen ari diren Lanbide Heziketako irakasleentzat: Fabrikazio mekanikoa (Fabrikazio mekanikoko diseinua, Metal eraikuntza), Eraikuntza eta obra zibilak (Eraikuntza-proiektuak, Obra-zibileko proiektuak), Instalatze eta mantentze lanak (Mekatronika industriala), Egurreko zikloak (Altzarigintza diseinua).