FORMNEXT ERAKUSKETAREN BISITA
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Tknikak fabrikazio aditiboko teknologien inguruko proiektuak garatzen ditu eta arlo horretan, zaintza teknologikoko ariketa batean, irakasle talde batek joan den azaroan ospatu zen Frankfurteko FORMNEXT azoka bisitatu zuen.
Teknologia hauek etorkizuneko fabrikazio prozesuekin lotuta daude: digitalak, malguak, jasangarriak direnez, hazkunde eta hedapen osoan daude. Industria aeronautikoa, medikuntza, hortz industria, mekanika, kontsumo-produktuak, ehungintza… Sektore hauek jada erabiltzen dituzte teknologia hauek beren produktuak eta ekoizpen-prozesuak optimizatzeko eta errentagarri egiteko.
Sektoreko industria erreferenteek beraien nobedadeak aurkeztu zituen azokan: Addimat elkartea, Addilan, Stratasys, HP, Formlabs, Markforged, 3DSystems, Carbon, Desktop Metal, Renishaw, Eos, Trumpf, DMG Mori, Zeiss, Basf, Prusa eta luze eta abar, sarean optimizatutako egituretarako eta alderantzizko ingeniaritzarako software aplikatuaren garatzaileak barne.