Pauso garrantzitsuak mugaz gaindiko NAIA proiektuan: Don Bosco, ESTIA eta Akitania Berriko Akademia Eskualdeak elektronika arloko prestakuntza harmonizatu dute
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Joan den ekainaren 10ean, Bidarten bilera garrantzitsu bat egin zen NAIA mugaz gaindiko proiektuaren barruan, Interreg POCTEFA programaren aterkipean. CIFP Don Bosco LHIIko, ESTIA unibertsitateko eta Région-Académique-Nouvelle-Aquitaine erakundeko ordezkariak elkartu ziren, elektronikarekin zerikusia duten Lanbide Heziketako eta unibertsitate graduetako curriculumak alderatzen eta lerrokatzen hasteko.
NAIA proiektuak (Europar Batasunak kofintantzatua) elektronika aurreratu eta jasangarrian, adimen konektatuan eta fabrikazio kognitiboan zentratutako espazio teknologiko komun bat (“Espace Commun”) sortzea du helburu. Ekimen honen erronka nagusietako bat lurraldeen arteko prestakuntza desberdintasunak murriztea da, ezagutzaren transferentzia erraztuz eta puntako hezkuntza sektore industrial estrategikoekin (hala nola automobilgintza edo aeronautika) lotuko duen ekosistema bat sortuz.
Lanbide-eskumenen lehen azterketa konparatibo honekin, proiektuko bazkideek urrats sendoa eman dute Euroeskualdeko prestakuntzaren harmonizaziorantz, gure ikasleen enplegagarritasuna eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatuz.
