Azken aurreko txanpa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Ez litzateke aurkikuntzarik egingo dakigunarekin konformatuko bagina
Seneka
Non dugu burua txanpa honetan?
Aurreko albistegian aparkalekuak aipatu genituen zentroetako jarduera txikiagoaren adierazle gisa. Eta nora joan da jarduera hori? Enpreseetara.
Ikasturteko fase honetan, 2. mailako ikasleek ez ezik, beste ikasle batzuek ere jarraitzen dute enpresan ikasten: 1. mailako ikasle batzuk ere benetako lan-testuinguruetan hasten dira lanean.
“Gogoetarako” atalean, gure ikasleen ikaskuntza prozesuaren fase honi beste begirada bat ematea proposatzen dizuegu. Gure ustez, begirada berri hori aberasgarria izan daiteke irakasle taldeentzat.
Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean “Informazio gehiago” txokoan.
Zertan gabiltzan
Maiatzean, azken-aurreko topaketa presentziala egingo dugu IKekin, hilaren 2an. ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen eta elkar aberasten jarraituko dugu: oraingo honetan gai nagusia izango da kalifikazioa ebaluazioan: zer zentzu duen eta non kokatu.
Ebaluazio taldeak IKAS AUKERAKen zikloa amaitzen du: maiatzean, zikloko irakasle-taldeek beren IKen laguntzarekin beren zikloen birdiseinuan aplikazio praktikorako pentsatutako tailerren hirugarren promozioa gauzatzen du. IKAS AUKERAK horietako bakoitza modu independentean eskaintzen da, baina haien artean jarraitutasun bat dago.
BALIOAK 4.0 ildoan, Balioak 4.0 Euskadiko LHko ikaskuntzae ereduan ikastaroarekin buru belarri gaude,. 48 irakasle aktiboki parte hartzen ari dira, bai Iurretako taldean bai Tknikako taldean.
Zergatik da inportantea balioak lantzea konpetentzietatik haratago?
Zergatik da ETHAZI eredua balioak lantzeko testuinguru egokia?
Nola landu dezakegu norbanakoaren erantzunkizuna erantzunkizun kolektibora iristeko?
Oso gogoeta politak suertatzen ari dira.
EOP, bigarren edizioan, hilak 16 amaitzen da 4 taldeekin (Iurreta, Tartanga, Mendizabala eta Tknika) seigarren aurrez aurreko saioaz. 102 irakasle gehiago ari dira eraldatzen norbere irakasle jarduna ETHAZI Ereduaren testuingurura. Eutsi goiari!
Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia. Gutxi falta zaigu ikastaroa hasi duten 250 pertsonetara iristeko. Bultzadatxo bat behar baduzu,jakin dezazun inkestek 5 puntutik 4,5 ematen dizkigutela. Hona hemen IKAS AUKERA hau amaitu dutenen zenbait ekarpen:
“Ikastaro aktiboa eta bisuala”
“Ethazi ereduaren ikuspegi orokorra ematen dizu”
“Gehiago sakondu behar dut”
Anima zaitez!
ELU ikastetxean eskuragarri dagoela zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarria denean eskatzeko. Dagoeneko 18 ikastetxetan jarri dute martxan tresna hau eta 226 irakaslek parte hartu dute edo hartzen ari dira orain arte. Gogora ezazue Maiatzaren 9anean dinamizatzaileentzako kurtso honetako azken prestakuntza saioa izango dela.
STEAMek bere ibilbidea amaitzen du maiatzean. Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? IKAS AUKERAko 5. edizioa gauzatzeaz gain datuen analisiaren hastapenak ikasi ahal izango dugu Maker kontzeptua-4 (Datuen analisia) IKAS AUKERAren eskutik.
Zer proposatzen dugun maiatzerako eta ekainerako
Ekintzailetasunak, hil honetan protagonismo berezia badu. Ikastraining IIren eskutik 5 IKAS AUKERAK gauzatuko diraIzena emateko epe-mugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du. Informazio hori eguneratu egingo da. Adi egon, mesedez.
Lan lerroa | IKAS AUKERA | Izen ematea |
STEAM | STEAM gaitasunak garatzen: lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 5. or.) Hibridoa Maker kontzeptua 4 (Datuen analisia) – 22_108IP Lan asinkronoa: 2023/05/02 2023/05/24 (2 ordu) Aurrez aurreko saioa Tknikan: 2023/05/25 16:00 – 17:30 |
05/02 arte Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
STEAM | Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? (PDFko 3. orr.) 5. promozioa: STEAM ikuspegia 4 – 22_082IP Hibridoa lerroan (online) Lan asinkronoa: 2023/05/02tik 2023/05/24ra (2 ordu) Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/05/25 11:00etatik 12:30etara |
05/02 arte Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
ELU IKASTETXEAN |
Prestakuntza ikastetxeetako dinamizatzaileentzat Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/05/09 11:30etatik 13:00etara |
05/09 arte Hemen izena eman |
EKINTZAZILETASUNA | Ikastraining II – Ekintzailetza FP Euskadi Ereduan (PDFko 10. orr.) Elebiduna LPO irakasleentzat soilik Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/29 09:00etatik 13:00etara |
Hemen izena eman 05/19 arte |
EKINTZAZILETASUNA | Ikastraining II – Talde kudeaketarako tresnak (PDFko 11. orr.) Gazteleraz LPO irakasleentzat soilik Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/30 09:00etatik 13:00etara |
Hemen izena eman 05/19 arte |
EKINTZAZILETASUNA | Ikastraining II – Finanzas (PDFko 18. orr.) Gazteleraz LPO irakasleentzat soilik Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/31 09:00etatik 13:00etara |
Hemen izena eman 05/19 arte |
EKINTZAZILETASUNA | Ikastraining II – Finantzak (PDFko 12. orr.) Euskaraz LPO irakasleentzat soilik Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/05/31 09:00etatik 13:00etara |
Hemen izena eman 05/19 arte |
EKINTZAZILETASUNA | Ikastraining II – Tresna digitalak (PDFko 13. orr.) Euskaraz LPO irakasleentzat soilik Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/06/01 09:00etatik 13:00etara |
Hemen izena eman 05/19 arte |
ETHAZI HASTAPENA | ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) | Hemen izena eman Tknikako webean ere eskuragarri |
Aurrera begira
Ekainean, ohi bezala, eta oraingoan 12tik 15era, ETHAZI astea ospatzen dugu, ETHAZI Ereduaren hainbat alderdiren errealitatera hurbiltzeko aukera. Maiatzaren 22rako informazio espezifikoa ematea espero dugu, Tknikaren webgunearen bidez.
Gogoetarako
Hilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.