Tknikako “Basque Country” traineruak Loch Ness-en historia egiten!

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

“Basque Country” trainerua, Jon Lasak diseinatutakoa eta TKNIKAn fabrikatutakoa, Jock Wishart, Wikipedia, arraunlari, esploratzaile eta itsas abenturazale eskoziarraren gidaripean Loch Ness (33 km) arraunean zeharkatzeko eta marka berria ezartzeko erabili da. “Orio” (LOch Ness CRoss Channel Great RIver Race ROws) izendatutako ekimenean (aipatu behar da arraunak Orio Arraunketa Elkarteak utzitakoak direla), 13 arraunlari eskoziarrek duela 26 urte ezarritako marka 1 minutu eta 12 segundutan hobetu dute, 2 ordu 26 minutu eta 57 segundutan ezarriz. Berria hainbat hedabideetan argitaratu da: The Press and Jounal, Karkara Orio, Iverness Courier, DV .

Ondorengo bideoan erronka horren irudiak ikus daitezke (iturria The Press and Journal, June 26, 2019):

Maiatzean Jock Wishart-ekin hitzegiteko aukera izan genuen, gure trainerua erabiltzeko arrazoiak eta buruan zituen erronkak zeintzu ziren ezagutzeko asmoarekin, eta hau da kontatu ziguna:

Tknika: Noiz sortu zen ideia eta zergatik erabili nahi zenuen “traineru” bat zure erronketan?

Jock: duela 20 urte John Petersek esan zidan “Great River Race” errekorra hautsi zezakeen itsasontzia ikusi zuela. Johnek bere emaztearekin Donostia inguruan zegoen oporretan eta traineru estropada ikusi zuen. Arazoa zen nola lortu traineru bat. 18 urte beranduago Neil Williams nire lagun onak, nirekin “poloetako” zeharkaldietan ibilitakoa, Orion zegoela eta Jon Salsamendi entrenatzailearekin harremanetan jarri zela esan zidan. Orduan Miren Salsamendirekin (balio ezin hobea) harremanetan jarri zidaten, nire bisita koordinatu, guztia antolatu eta 2018ko uztailean Orio bisitatu nuen. Orio eta euskal arrauneko konpromiso / dinamismo / energiak asko harritu ninduen. Halaber, ziur nengoen itsasontzi mota horrek luzera handiko hainbat errekor gainditzeko behar zen abiadura eta ur-gaitasunak zituela. Neurri batetan Jon Lasak, Southamptoneko Unibertsitatean lizentziatutakoa, Tknikarekin batera itsasontzia fabrikatzeko lan egin zuelako Brankaren eraikuntza eta lorpen teknologikoei esker.

Tknika: Zein dira aurre egin beharreko hiru erronka (horien azalpen laburra eta noiz egingo diren)?

Jock: Ondorengoak dira:

Loch Ness: – Britainia Handiko ur-tarte ospetsuenetako bat, “monstruo mitikoaren” ondorioz. 21 miliako luzera du eta egungo arraun erregistroa 2 ordu 28 minutu eta 9 segundo da. Ekainean probatuko da eta goizeko 03.30tan hasi gintezke arraunean.

English Channel: Ia 100 urtez ezarritako itsasontzi eta jarduera mota guztietan sortu dira errekorrak, igeriketatik parapenterainokoak. 2013az geroztik holakoak debekatu eta Frantziako uretara abiatzen direnentzat zigor ekonomiko larriak ezarri dituzte, hauei “itsasontzi bitxi horiek” ez zaizkie gustatzen dirudienez. Hala ere, Guiness Record  erregistroen liburuak adostu zuen eta onartuko du Dover portu ingurutik atera eta alde britainarrean dagoen boia bat inguruatuz berriz ere Doverrera bueltatzeko erregistroa egitea, Kanala zeharkatzean egiten den distantzia berdina delarik ibilbide hau. Gaur egungo erregistroa 2 ordu, 41 minutu eta 45 segundo ditu arraun ontzi kategorian eta distantzia 24 kilometro baino gutxiagokoa da. Irailean saiatuko gara.

Great River Race: Erresuma Batuko Itsasontzi Tradizionalen Txapelketa, Londresko Docklands-etatik eta Ham en Surrey-raino, eta mundu osoko 330 parte-hartzaile baino gehiago erakartzen dituena. 21,6 kilometroko luzera du eta egungo denborarik azkarrena 2 ordu 3 minutu eta 14 segundo da. Irailaren 14an probatuko dugu.

Tknika: Zer aportatzen dizute erronka hauek?

Jock: britainiar arrauna, ziur aski bere arrakasta olinpikoagatik, 2.000 metrokoa eta 6 kalekoa, oso limitatuta dago eta olinpiar jokoetatik ateratzeko posibilitateak ditu. Arraun mota hau, masa ikusleentzat os erakargarria eta telebistarekin oso bateragarria, esposizio gehiago behar duen zerbait da. Marka hauste honek gehiago ezagutzen lagunduko du.

Zorte on Jock!

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)