Plasma-arku eransketa bidezko prozesua, robotaren programazioa eta piezen exekuzioa ikastaroa.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pasa den ekainaren 28 eta 29 egunetan zehar, ondorengo ikastaro hau burutu da Tknikan, Plasma-arku eransketa bidezko prozesua, robotaren programazioa eta piezen exekuzioa.

Ikastaro honetan, Fabrikazio Mekaniko arloko sei ikastetxe desberdinetako zazpi irakaslek hartu dute parte. Bertan, robotaren oinarrizko programazioa, ibilbide desberdinak errepikatzeko erabiltzen diren instrukzio bereziak, programen edizioa, plasma soldaduraren berezitasun nagusiak eta soldadura eta eransketa bidezko ariketa erraz baten praktikak egiteko aukera izan da, bai teoriako gaiak landuz eta baita ere programazio-edizio eta exekuzio praktikak eginez.

Ikastaroaren balorazioa oso ona izan da eta aurrera begira, bai robotaren programazioari dagokionez eta baita ere plasma bidezko eransketa prozesuari dagokionez ere, sakontzen joateko proposamenak izan dira. Hurrengo ikasturtean zehar eskakizun hauei erantzun egoki bat ematen joatea espero da.

Informazio gehiagorako:

Ikastaroa – Plasma-arku Eransketa Bidezko Prozesurako, robotaren programazioa eta piezen exekuzioa.