METALS (BUKATUA)

The Machine Tool Alliance for Skills

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

L

Makina Erremintaren Konpetentzietarako Itunaren (METALS) helburua da industriari eskaintzea garatzen ari diren teknologiek eskatuko dituzten ekintzailetza-konpetentziak.

Elkarte horren partaide dira CECIMO Europako Makina Erremintaren Industrien Elkartea eta hori osatzen duten elkarte nazionalak, hainbat lanbide-heziketako hornitzaile, ikerketa-institutuak eta Alemania, Espainia eta Italiako gobernu-erakundeak.

Bazkideek, lehenik, sektorean garatzen ari diren teknologiak aztertuko dituzte, baita makina-erremintako industrien konpetentzien Europako panorama ere. Horretarako, ekintzailetza-konpetentzien gaur egungo eta etorkizuneko premiak hautematen saiatuko dira giltzarri diren lau arloetan:  diseinuan, muntaian, produkzioan eta mantentze-lanetan.

Identifikatutako konpetentzien beharrean oinarrituta, eta ECVETaren printzipioen arabera, elkarteko kideek batera diseinatuko dute 5. mailako curriculuma Kualifikazioen Europako esparruaren barruan, baita e-learning plataforma baten bidez guztiok erabiltzeko moduan izango diren materialak ere.

Lanbide-heziketako hornitzaileen eta Europa osoko makina-erremintako eraikitzaileen ikaskuntza-programetan barnean hartuko da prestakuntza-programa, eta programa horrek erraztuko du lanbide-heziketako ikasleek, makina-erremintako enpresetako langileek, kualifikazio urriko pertsonek eta langabeek konpetentziak eguneratzea.

Makina-erremintako enpresetan egindako lanean oinarritzen den ikaskuntzaren esperientziari esker, trebetasun eta konpetentzia bihurtuko da onlineko ikaskuntza-programaren bitartez eskuratutako ezagutza.

METALS proiektuaren bidez lortuko dugu:

  • Lan-merkatuari buruzko informazioa hobetzea, hezkuntzaren eta industriaren arloko bazkideak bilduta.
  • Sektore horretan eskaintzen diren curriculumen eraginkortasuna areagotzea.
  • Konpetentzien beharrei erantzuten laguntzea sektoreari.
  • Agintari publikoei ideiak ematea sektorearen lehiakortasuna eta langileen enplegagarritasuna sustatuko duten politikak diseinatzeko eta ezartzeko.

About the Project

 

Proiektu honi lotutako albisteak: