MYW-ekin 3. bilera

 In AREAS / INTERNATIONALISATION IN THE FIELD OF VOCATIONAL, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

3. bilera Tknikan, Errenterian, ospatu zen.

Bilera hasi zen proiektuaren kudeaketa eta koordinazioaren inguruan. Proiektuaren egoera orokorrari buruz hitz egin genuen batik bat. 1. Produktu intelektualak eremu garrantzitsu bat izan zuen batez ere azkenaldian amaitu egin dugulako.

Pasa den urrian Karvinan (Txekiar Errepublikan) egindako epe laburreko baterako formakuntzaren inguaruan konklusio eta iritzi batzuk planteatu genituen eta hau 2. Produktu intelektualarekin lotu egin zen. 2 produktu hau ikasteko tresna bat osatzeari buruz doa.

Tresna hau parte hartzaile guztiei aurkeztu zen eta trebetasun teknikoei buruz eta batez ere hitz egin genuen ea nola ezarriko genituzkeen hor planteatzen diren ariketa anitzak Lanbide Heziketako ikasleekin. Tresna honen proba nagusia noiz egin beharko zen ere hitz egin zen eta azkenean erabaki zen ekaina baino lehen aurrera eramatea.

Bestalde, 3. Produktu intelektuala aurkeztu zen. Produktu hau ibilbide-orri baten garapenari eta talentuaren orientazio gida bati buruzkoa da. Lehenengo eguna diziplina anitzeko jardunaldiarekin amaitu zen. Jardunaldi hau parte hartzaile bakoitzaren herrialdean ospatu beharko da maiatza baino lehen.

Bigarren eguna proiektuaren komunikazioaren inguruan egin zen. Egia esanda, kolaboratzaile guztiak aktiboki parte hartu zuten zati honetan. Eguna Tknikaren bisitarekin jarraitu genuen. Bereziki Ikaslab eremua bisitatu nahi genuen Make Your Way proiektua fab lab-ei buruz doa eta. Arratsaldean, Hirikilabs bisitatu genuen, Tabakalera eraikinean dagoen veste fab lab bat.

Beste ezer apartekorik gabe, MYW-eko 3. bilera amaitu genuen eta agurtu ginen hurrengo bilera arte. Denen artean erabaki zen hurrengo irailaren 21 eta 22an izango zela Ostrava hirian, Txekiar Errepublikan.

 

Erlazionatutako proiektua

MAKE YOUR WAY (AMAITUA)