MAKE YOUR WAY

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

Asko egiteke dago LH eta LAB-en arteko sinergiak lotzeko eta WBLa lan merkatuaren beharrei era malguago eta azkarrago batean erantzuteko.
Proiektuaren helburuak LABen inguruan bazkideek dituzten esperientziak elkar trukatzea eta 16-26 urte arteko gazteen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatuko dituen disziplina arteko ekintzak bultzatzea izango dira. Era berean, tokiko eta eskualdeko eragileen arteko lankidetza eredu diseinuaren barne ekintzailetza bultzatu eta gazteen artean ikasketa teknikoak sustatuko dira.
Proiektuak LABren kontzeptua zabaldu eta LHko onurak sustatuko ditu.

Beraz, bi dira helburu nagusiak:

1. Lanean oinarritutako ikaskuntza (WBL) bere euskarri guztietan lagundu eta sustatu.
MAKE YOUR WAY proiektuak lankidetza estrategikoak bultzatuko ditu LHko ikasleei aukera berriak irekitzeko. Helburua lan egoeretan  eta “bizitza erreala”ko egoeretan ezagutza aplikatzea da, baita jarrera ekintzailea hobetu  ere. Horrela, proiektua “Fab lab” / LAB kontzeptuaz aprobetzatuko da, hau da,  fabrikazio digitala eskaintzen duen eskala txikiko tailerra, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko asmoz, ikaskuntza eta berrikuntza plataforma gisa : jolasteko tokia, sormena lantzeko, ikasteko eta asmatzeko.

2. Lanbide Heziketara berrikuntza erakarri.
LHko irakasle, prestatzile eta tutoreen garapen profesionala eta etengabeko formakuntza bai zentroan zein lantokian bultzatuko da. Hezkuntza eta pedagogia digitala, irekia eta berritzailea garatzeko ardatzarekin,  material berezi horien garapenaren bidez profesional hauei lagunduko zaie LHko ikasle gazteei laguntzen LAB eta WBL soluzioen erabilerak ahalik eta gehien erabiliz. Era honetan, LAB kontzeptua zabalduko da eta LHko sistemarekin lankidetza estua sustatuko da.

Proiektu honi lotutako albisteak: