LHko ikastetxe eta espezializazio arloetako proiektuen transferentzia jardunaldia

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainaren 20an 2018/19 ikasturtean zehar garatuko ikastetxe proiektuen aurkezpen jardunaldia burutuko da Tknikan. Bertan, ikastetxe ezberdinetan garatu diren berrikuntza proiektuak eta Tknikan garaturiko espezializazio arloetako lana partekatuko da.

Helburua, LHn berrikuntza arloan egiten ari den lanaren ikuspegi orokor bat partekatzea da; horrela ikastetxeen arteko sinergiak sustatu eta LHko berrikuntza sistema indartzeko.

1 MULTZOA
4.0 INDUSTRIA – DISEINUA,
KUDEAKETA ETA ANALISIA
3 MULTZOA
FABRIKAZIO AURRERATUA –
PROZESUAK ETA 3D FABRIKAZIOA
5 MULTZOA
MUGIKORTASUN JASANGARRIA
7 MULTZOA
BIOZIENTZIAK ETA OSASUNA
– “Cloud computing” bidezko soldatze-prozesuaren
monitorizazioa eta etengabeko kontrola.
– 4.0 Fabrikazio Mekaniko Aurreratu enpresa baten
kudeaketa integrala – Digital Manufacturing.
– Industria 4.0ko estanpen diseinua.
– Biki Digitala: Sistema automatizatuen eredu birtualen
sorrera eta erabilerako didaktifikazioa.
– Euskal AEko LHko ikastetxeetan erabili ohi diren
software bidezko Alderantzizko Ingeniaritzako puntulainoko
tratamenduaren azterketa.
– Soldadura-analisiari aplikatutako Big Data.
– 4.0 Tailerra.
– Osagai birakarien fabrikazio teknologiak: alabediskoen
5 ardatzeko fresatzeko eragiketak
– Hot Stamping-eko hozte-kanalen diseinu eta
optimizazioa fabrikazio teknika aurreratuak erabiliz
– Irudi pertsonaleko aplikazio baten garapena 3D
eskaneaketa eta 3D inpresioan oinarrituta
– Biomodelo anatomikoak sortzea, irudi erradiologikotik
3D bidez inprimatuz
– Automobilgintzako osagaien diseinuan eta
optimizatzeko fabrikazio gehigarrien aplikagarritasuna
– Eransketa bidezko fabrikazio metaliko teknologiak
– Ikaslab
-Plastikozko zuntz optikoa (POF)
-Intelligent micro-grids
-On the research and development of technologies
toward zero emission coastal vessels
-Bideo, ahots eta telemetria-transmisioa ibilgailutik
harigabeko teknologia bidez denbora errealean
-Automozio eta mugikortasun jasangarria
-RE2IN
-3D inprimatze bidezko berrikuntza digitala eta
gastronomia-arloko profil profesional berrien sorrera
-Etxeko ospitalizazioan edo dependentzian dauden
pertsonen datuak prozesatu eta monitorizatzeko
sistema adimentsua.
-Zahartze Aktiboari aplikatutako BPSO
-Ariketa fisikoa, zahartze aktiboaren eta
osasungarriaren mesedetan
-Hozgarri natural berriak eta F-GAS (517/2014) y
RD115/2017 europear araudiari moldaketa
-Jatetxe-arlo inklusiboa
2 MULTZOA
4.0 INDUSTRIA – TEKNOLOGIAK
4 MULTZOA
FABRIKAZIO AURRERATUA –
SIMULAZIOA ETA MATERIALAK.
6 MULTZOA
ERREALITATE BIRTUALA ETA
AREAGOTUA
8 MULTZOA
AGROELIKADURA, BIOZIENTZIAK ETA OSASUNA ETA ERAIKUNTZA
JASANGARRIA
– 4.0 industria LHn txertatzen
– INMOOV- FPGA
– Fabrikazio Aurreratu prozesuen optimizaziorako datu
atzematea eta trataera CNC makina sentsorizatuan
– Telekomunikazio eta IoT (Internet of Things) sare
libreen eraikitze eta monitorizatzea
– ROS- Industriala
– Internet of machines
– Zibersegurtasuna
– DRBFM Interaktiboa
– Jasotze-sistemen loturen FEM bidezko simulazioa
– Material konpositeak: diseinua, simulazioa eta
fabrikazio prozesuak
– Lightweight. Arintzeko diseinua eta fabrikazioa II.
– Material konposatuetarako ultrasoinu bidezko Entsegu
Ez Suntsigarriak
-Errealitate areagotua mantenu industrialean eta
prozesuen gestioan aplikatuta.
-Errealitate birtualean garatutako Serious Game erabiliz
gurpil-aulkia kudeatu
-Asiako liztorraren identifikazioan eta kontrolanen
espezializatzeko Serious Game
-Eremu Birtualak
-Derio Nekazaritza Eskola BHIn lantegi bat eraikitzeko
Proiektua
-Etxe mugikor pasiboa
-Laboreko bakterien bidez sortutako 3D zelulosaren
gaineko ama-zelulen bereizketa
-Biotknifish
-BIM metodologia

 

Asmo horrekin, eta bertaratzen den irakaslegoaren lehentasunei erantzuteko asmoz, jardunaldian aurkeztuko diren 47 proiektuak multzoka sailkatu egin dira, eta irakasle bakoitzak hautatu ahal izango du zein proiekturen aurkezpenetara joan nahi duen.

Atsedenaldiaren aurretik proposatzen diren multzoetatik bakar batean soilik eman ahalko da izena irakasleko eta beste horrenbeste atsedenaldi osteko gainerako lau multzoekin ere.

Izena eman nahi izanez gero, ondorengo multzoetan sailkaturiko proiektuen berri jasotzeko aukera dago:

1. Ordutegia (9.00-11.15)

1. Multzoa: 4.0 Industria – Diseinua, kudeaketa eta analisia

3. Multzoa: Fabrikazio aurreratua – Prozesuak eta 3D fabrikazioa

5. Multzoa: Mugikortasun jasangarria

7. Multzoa: Biozientziak eta osasuna

2. Ordutegia (12.00-14.00)

2. Multzoa: 4.0 Industria – Teknologiak

4. Multzoa: Fabrikazio aurreratua – Simulazioa eta materialak

6. Multzoa: Errealitate birtuala eta areagotua

8. Multzoa: Agroelikadura, Biozientziak eta osasuna eta Eraikuntza jasangarria