4.0 Industriari buruzko proiektuen multzo honetan, diseinuarekin, kudeaketarekin eta datuen analisiarekin lotura handien dituzten proiektuak aurkeztuko dira.

Iraupena: 2.50 ordu
Lekua: Tknika - Lapurdi-Urdaburu gela
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
12,2520-06-201909:00-11:15Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0,25

Konpetentziak

Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan 4.0 Industria-rekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

Edukiak

  • "Cloud computing" bidezko soldatze-prozesuaren monitorizazioa eta etengabeko kontrola.
    MGEP - Goierri Eskola.
  • 4.0 Fabrikazio Mekaniko Aurreratu enpresa baten kudeaketa integrala - Digital Manufacturing.
    Lea Artibai Ikastetxea.
  • Industria 4.0ko estanpen diseinua.
    MGEP - Lea Artibai Ikastetxea - Txorierri Politeknika Ikastegia.
  • Biki Digitala: Sistema automatizatuen eredu birtualen sorrera eta erabilerako didaktifikazioa.
    MGEP - CIFP Tartanga LHII.
  • Euskal AEko LHko ikastetxeetan erabili ohi diren software bidezko Alderantzizko Ingeniaritzako puntu-lainoko tratamenduaren azterketa.
    Usurbilgo Lanbide Eskola - CIFP Bidebieta LHII - Goierri Eskola.
  • Soldadura-analisiari aplikatutako Big Data.
    CIFP Tolosaldea LHII.
  • 4.0 Tailerra.
    Tknika.

Metodologia

Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 15 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.