4. Multzoa: Fabrikazio aurreratua – Simulazioa eta materialak

Fabrikazio aurreratuarekin edo “advanced manufacturing”arekin zerikusia duten teknologia eta beraien aplikazio aurreratuak, dudarik gabe, gaur egun Euskadiko industriak dituen erronka oso garrantzitsuak dira, eta ildo berean noski, Lanbide Heziketarenak. Jardunaldi honetako zati honetan, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako Ikastetxeetan eta Tknikan landu diren horietako asko aurkeztuko dira. Bloke honetan bereziki elementu finitu bidezko simulazioekin eta materialekin erlazionaturik dauden proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
11,6720-06-201912:00-13:40Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0,33

Konpetentziak

Jardunaldi honen bitartez, Lanbide Heziketako ikastetxeetan fabrikazio aurreratuarekin, eta zehazki elementu finitu bidezko simulazioekin eta materialekin erlazionaturik dauden proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

Edukiak

  • DRBFM Interaktiboa

CIFP Miguel Altuna LHII, CIFP Iurreta LHII

  • Jasotze-sistemen loturen FEM bidezko simulazioa

CPES Goierri BHIP

  • Material konpositeak: diseinua, simulazioa eta fabrikazio prozesuak

Tknika, CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII, CIFP Bidasoa LHII

  • Lightweight. Arintzeko diseinua eta fabrikazioa II.

CPES Lea-Artibai BHIP, CPES Mondragon Goi Eskola Politeknikoa BHIP, CPES Urola Garaiko Lanbide Eskola BHIP

  • Material konposatuetarako ultrasoinu bidezko Entsegu Ez Suntsigarriak

CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII

Metodologia

Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 15 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Iraupena: 2.00 ordu
Lekua: Tknika - Bizkaia gela
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania

Izena eman