Orain arte bideo-jokoen sektoreak bultzatzen zituen Errealitate Birtuala eta Areagotutako teknologiak, Laugarren industria-iraultza honetan funtsezko elementu bihurtu dira eta, gainera, prestakuntza eta e-learningen joera teknologikoetan ere pisu garrantzitsua dute, aurkeztuko ditugun proiektuek erakusten duten bezala.

Iraupena: 1.50 ordu
Lekua: Tknika - Araba gela
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
11,3320-06-201912:00-13:20Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0,17

Konpetentziak

Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan  Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotuarekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

Edukiak

Errealitate areagotua mantenu industrialean eta prozesuen gestioan aplikatuta.

CIFP BIDEBIETA LHII

Errealitate birtualean garatutako Serious Game erabiliz gurpil-aulkia kudeatu

CIFP TARTANGA LHII

Asiako liztorraren identifikazioan eta kontrolanen espezializatzeko Serious Game

CIFP TARTANGA LHII

Eremu Birtualak

Tknika

Metodologia

Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 20 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.