Lanbide Heziketak funtsezko zeregina betetzen du giza garapen jasangarri horretan, eta, dauden baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako produkzio-eredu baten esparruan, era zabal eta integratuan egikarituko da, geure eta etorkizuneko belaunaldien onurarako eraiki behar dugun ekonomia jasangarriaren euskarri gisa.Jardunaldi honetako zati honetan, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako Ikastetxeetan eta Tknikan Agroelikadura, Biozientziak eta Osasuna eta Eraikuntza Jasangarrian landu diren proiektuak aurkeztuko dira.

Iraupena: 2.00 ordu
Lekua: Tknika - Euskal Herria aretoa
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
11,6720-06-201912:00-13:40Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0,33

Konpetentziak

Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan Agroelikadura, Biozientziak eta Osasuna eta Eraikuntza Jasangarriarekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

Edukiak

  • Derio Nekazaritza Eskola BHIn lantegi bat eraikitzeko Proiektua.
Derio Nekazaritza Eskola BHI
  • Etxe mugikor pasiboa
Construcción Bizkaia - EAGI - Izarraitz - Usurbil LHII - EASO LHII - Tartanga LHII - Otxarkoaga
  • Laboreko bakterien bidez sortutako 3D zelulosaren gaineko ama-zelulen bereizketa
Egibide - Zabalburu Ikastetxea - Don Bosco LHII
  • Biotknifish
Tknika
  • BIM metodologia.
Construcción Bizkaia - Bidasoa LHII - Eraiken LHII - EASO LHII - EAGI

Metodologia

Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzak 20 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.