Fabrikazioa edo “manufacturing”arekin zerikusia duten teknologia eta beraien aplikazio aurreratuak, dudarik gabe, gaur egun Euskadiko industriak dituen erronka oso garrantzitsuak dira, eta ildo berean noski, Lanbide Heziketarenak. Jardunaldi honetako zati honetan, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako Ikastetxeetan eta Tknikan landu diren horietako asko aurkeztuko dira.

Iraupena: 2.50 ordu
Lekua: Tknika - Bizkaia gela
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
12,2520-06-201909:00-11:15Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0,25

Konpetentziak

Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan Fabrikazio Aurreratuarekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.

Edukiak

  • Osagai birakarien fabrikazio teknologiak: alabe-diskoen 5 ardatzeko fresatzeko eragiketak
    Politeknika Ikastegia Txorierri - Goierri Eskola

  • Hot Stamping-eko hozte-kanalen diseinu eta optimizazioa fabrikazio teknika aurreratuak erabiliz
    Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia

  • Irudi pertsonaleko aplikazio baten garapena 3D eskaneaketa eta 3D inpresioan oinarrituta
    Monte albertia LHII - Miguel Altuna LHII - Iurreta LHII

  • Biomodelo anatomikoak sortzea, irudi erradiologikotik 3D bidez inprimatuz
    San Jose de Calasanz

  • Automobilgintzako osagaien diseinuan eta optimizatzeko fabrikazio gehigarrien aplikagarritasuna

    Somorrostro - MGEP - Otxarkoaga - San Viator - Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia

  • Eransketa bidezko fabrikazio metaliko teknologiak
    TKNIKA

  • Ikaslab
    TKNIKA

Metodologia

Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 15 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.