Konpositetara bideratutako Erasmus+ mugikortasuna UKn

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Martxo bukaeran Bidasoa LHII, Aretxabaleta LHII eta TKNIKAko irakasle talde bat Inglaterran eta Galesen egon gera hango ikastetxe, enpresa eta zentro teknologikoak bisitatzen. Mugikortasunaren gai nagusia konpositeak orokorrean eta fabrikazio mekaniko eta automozioko zikloak aztertzea izan dira. Hezkuntza esperientziak eta kezka teknologikoak partekatu dira eta sarri lan ildoak gureekiko antzekoak direla ikusi da, nahiz eta sistema pixkat desberdina den.

Aste horretan zehar ondorengoak bisitatu dira:

  • Chesterfiel College, instalakuntzak eta automozio eta fabrikazio mekanikoko zikloak ezagutu direlarik.

  • Sheffield-eko Advance Manufacturing Research Center AMRC, non prozesu produktiboen hobekuntzan eta konpositeak bezelako materialen ikerkuntzan lan egiten duten. UKko Catapult zentru bat da, Rolls Royce, Boeing, Lotus eta beste enpresa batzu (horietako batzu bertakoak) sustatzen dutelarik. Baita ere ikastunen formakuntza emateko sortutako AMRC Training Center bisitatu dugu, bertan enpresetan lanean dauden ikasleak formakuntza jasotzen dute astean behin.

  • Coleg Cambria Deeside-ko campusa (Gales) eta fabrikazio mekanikoko eta automozioko zikloak.

  • Toyota Motor Manufacturing UK Ltd, Deeside, non auto hibridoen gasolinako motorrak fabrikatzen diren alumino kolada edo galda teknologia bitartez.

  • Airbus Broughton, Galia, non Airbus hegazkin komertzialen hegalak montatzen diren. Beraien aktibitateen barnean hegalaren azalaren fresaketa, langen fabrikazioa, hegalen ekipamendua muntaia, ingenieritza eta fabrikazio funtzioak eta beste batzu daude.

  • Coleg Gwent, Blaeneau Gwent Learning Zone, Galia hegoaldean non Konpositeen inguruko lanbide heziketako formakuntza ematen den, baita ere automozio eta ingenieritza ikasketak. Bertan Dennison Advanced Materials Centre (https://www.damc-composites.co.uk/) sortu da inguruko enpresen beharrei erantzuna eman ahal izateko.

  • Nordam Europe Ltd, metal eta karbonozko osagai aeronautikoen mantenua, konponketa eta fabrikazioara dedikatzen den enpresa garrantzitsua.

Aste sakon eta interesgarria izan da, mila esker gurekin egondako pertsona guztiei beraien dedikazio denbora eta harrera bikainarengatik.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)