Irekin: Irakasleak ekiten Euskadiko Lanbide Heziketan

 In Tknika-ri buruz

Irekin: Irakasle Ekin! programan buru belarri lanean ari gara, alde batetik 2017ko Ikastetxean Praktika onen lehiaketan finalistak euren praktika onak azaltzeko erabilgarriak izango diren infografiak sortzeko Elene Larrañagaren esku otsailak 13 eta 14an Tknikan formakuntza jaso dute.

Orain ikasitakoa praktikan jartzeko garaia heldu da eta finalista bakoitza bere infografia sortzen ari da. Lan bikaina burutzen ari dira!

Finalistak infografiak lantzen

Bestalde aste honetan, Irekineko Saioa izan dugu CIFP Iurretako LHII eskolan, Praktika Onak hezkuntzan eta enpresa munduan ezagutzeko aukera izan dute Irakasle Ekin! programan parte hartzen duten irakasleek.

Lehenengo eta behin, 2016 Praktika Onen lehiaketan Pedro Alvarez Rudik aurkeztutako “12º Concurso Nacional Proyectos Madera y Mueble Ciudad de Irun” praktika ona azaltzeko CIFP BIDASOA LHII-tik Josu Salegi egon da gurekin.

BIDASOAko Josu Salegi Praktika ona azaltzen

Ondoren, Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren kudeaketa arlotik Pili Diez, Leire Zubero, Mikel Arana eta Inge Gorostiagak Ikasenpresa, Urratsbat eta Enpresa sarea programen berri eman digute .

Tkgune programa ezagutzera emateko Tknikako Lanbide Heziketari Aplikatutako Beirrinkuntza arlotik Mikel Leunda izan dugu.

Mikel Leunda eta Tkgune programa

Enpresa mundutik berriz, Karten Space-tik Ainhoa Cid del Valle eta  Airestudio-tik Lorenzo Díaz De Apodaca egon dira gure artean. Ekintzaile bi hauek beraien istorioa eta ibilbide ekintzailea partekatu dute Irekieneko saioan.

Karten Space eta Airestudio

Ekintzaileekin jarraituz, Ikasenpresa eta Urratsbat programan parte hartu duten Iñigo eta Gorka Ceinpro-ko Lanbide Heziketako ikasle bi ezagutzeko aukera izan dugu. Ikasle hauek Ikasenpresa progama burutzen zuten bitartean enpresa bat sortzeko nahia izan zuten eta orain  beste bi ikasleekin batera euren ametsa egi bihurtzen ari dira Ikki studios enpresa sortuz.

Iñigo eta Gorka – Ikki studios

Bukatzeko mahai inguru bat izan dugu Karten Space, Airestudio eta Ikki studios-eko kideekin. Lanbide Heziketako irakasleak gaur egungo lan merkatua eta ekintzailetzari buruz hitzegiteko eta gure galderak egiteko aukera izan dugu.

Ekintzailetza aztertzeko mahai ingurua