Hiruhileko erakargarria Ikaskuntzak eta etekin handiko alorrean

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Eskerrik asko IKAS AUKERAKen parte hartzeagatik

Ikasturte hasieran, 2022/2023ko Prestakuntza eskaintza, IKAS AUKERAK, eskaini genizkizuen berri bate bidez. Hemendik aurrera, hilero, sasoiko aktibitateaz informatuko dizuegu.

Ikastaroaren lehen hiruhilekoa gainditu dugu, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu IKAS AUKERAK ekimenetan parte hartzeagatik: ikasturte osorako 1.500 plaza inguru eskaintzen ditugularik, dagoeneko 600 plaza baino gehiago bete ditugu.

Bigarren hiruhilekoan, Ebaluazioa lan-ildoaren eskutik, aukera berriak eskaintzen zaizkie irakasle-taldeei beren zikloak berdiseinatzeko moduari buruzko erreferentziak eskuratzeko: lehen edizioa amaitzen da eta bigarren bat abian jartzen da.

BALIOAK 4.0 lan-ildoak martxoan jarriko du abian bere ikastaroa, balioen ikuspegia gure zikloetan integratzen laguntzeko.
​​​​​​​
Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean, “Informazio gehiago” txokoan.


Zertan gabiltzan

Alumos y alumnas de la primera edición de EOP 22/23 trabajando

EOPko hainbat lagun lanean

Urtarrilean, IK (Ikaskuntza Koordinatzaile) guztiekin aurrez aurreko beste topaketa bat egingo dugu Iurretan, hilaren 17an. Beste aukera bat ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen jarraitzeko.

​​​​​​​Ebaluazio taldeak IKAS AUKERAK zikloarekin jarraitzen du: urtarrilean Ikaskuntza ibilbidea fintzen. Gogorarazi nahi dizuegu, sentsibilizazio-saioak izan ezik, gainerako IKAS AUKERAK pentsatuta daudela irakasle taldeek eta ikaskuntza koordinatzaileek modu praktikoan lan egin dezaten beren zikloak birdiseinatzeko. IKAS AUKERAK horietako bakoitza modu independentean eskaintzen da, baina haien artean jarraitutasun bat badago.

EOPk, lehen edizioan, bere lau taldeekin amaitzen du. 97 ikaskide ETHAZI ereduaren oinarriak barneratzen ari dira, beren zikloak berriz diseinatzeko gai diren irakasle taldeetan integratzeko. Beste lau talde prest daude bigarren edizioan txanda hartzeko.

El equipo de trabajo para la jornada de Valores 4.0 organizada en CIFP Barakaldo LHII

Las jornadas organizadas en VALORES 4.0 están teniendo mucho éxito

BALIOAK 4.0 GARATZEN programaren barruan bi jarduera egin dira: bata indarkeria matxistaren inguruan non 1500 pertsona (ikasle+ irakasleak) baino gehiago parte hartu zuten; bigarrena, giza eskubideen inguruan non 800 pertsona inguru parte hartu zuten (ikasle+ irakasleak).

Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia.

ELU ikastetxean dagoeneko lanean ari da ikastetxe batzuetan; parte-hartzaileen feedbacka jasotzen ari gara, eta horrek tresna hobetzen lagunduko digu. Urtarrilaren 24an dinamizatzaileentzako beste tailer bat eskainiko dugu. Gogorarazten dizuegu ELU Ikastetxean eskuragarri dagoela zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarritzat jotzen duzuenean eskatzeko.

STEAMek bere esprinta hasten du: urtarrilean, otsailean eta martxoan, ahaleginak bikoizten ditu hilero bi IKAS AUKERAK eskaintzeko. STEAM ikuspegiarekin aberasteko aukera polita da.


Zer proposatzen dugun urtarrilerako eta otsailerako

Honako hauek dira urtarrileko gertaera esanguratsuenak eta hauek otsailekoak.

Otsailean egingo diren IKAS AUKERAK ekimenetan izena emateko epea zabalduko dugu; eta, hainbat kasutan, martxoan hasten direnetan.
Izena emateko azken eguna agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du. Informazio hori eguneratu egingo da. Adi egon, mesedez.

Gogorarazten dizuegu IKAS AUKERAK batzuk, albistearen hasierako irudian marroi argitsuz nabarmentzen direnak, banaka eska daitezkeela. Gainerakoak zikloko irakasle taldeek lantzeko pentsatuta daude, IK (Ikaskuntza Koordinatzailea) pertsonarekin batera. Izena emateko epemugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du.

 

 

Lan lerroa IKAS AUKERA Izen ematea
EBALUAZIOA

Sentsibilizazioa (PDFko 2. orr.) 2. edizioa Elebiduna          Saioa lerroan (online): 2023/02/07 16:00etatik 17:00etara                                                                          Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/02/28 16:00etatik 18:00etara 

  Hemen izena eman 01/25 arte 

Tknikako web-ean ere eskuragarri

EBALUAZIOA Gaitasunen definizioa (PDFko 3. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna                                                          Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/07 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin

02/07 arte

EBALUAZIOA Hausnarketa eta Feedbacka (PDFko 6. orr.) Aurrez aurrekoa/Elebiduna                                                            Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/14 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin 

02/14 arte

EBALUAZIOA Errubrikak eta lorpen adierazleak (PDFko 4. orr.) 2. edizioa
Aurrez aurrekoa/Elebiduna

Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin

02/28 arte 

EBALUAZIOA Ikaskuntza ibilbidea fintzen (PDFko 5. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna                                                Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara 

Irakasle taldeentzat

Kontsulta ezazu zure IKekin

 02/28 arte 

BALIOAK 4.0 BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna                                                    Martxoan hasita maiatzean amaitzen da                    Gipuzkoako multzoa: aurrez aurreko saioak Tknika-n Hemen izena eman  02/21 arte
Tknikako web-ean ere eskuragarri
BALIOAK 4.0 BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna                                                    Martxoan hasita maiatzean amaitzen da                      Bizkaiko multzoa: aurrez aurreko saioak CIFP Iurreta LHII-n Hemen izena eman 02/21 arte
Tknikako web-ean ere eskuragarri
BALIOAK 4.0 Master Classa: Balioak enpresan: Erantzunkizun Sozial Korporatiboa (ESK) – CAF                                            Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran    Saio sinkronikoa lerroan: ??-n ??etatik ??etara  Izen ematerako informazioa ezagutu bezain pronto iragarriko dugu.
ELU IKASTETXEAN Urtarrileko saioa ikastetxeetako dinamitzaileentzat
Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/01/24 9:00etatik 10:30etara
Hemen izena eman
ETHAZI HASTAPENA ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) Hemen izena eman
STEAM STEAM ikuspegia Maker kontzeptutik:
lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 4. orr.) Híbridoa/Elebiduna                                                         
Maker kontzeptua 2 (elektronika) – 22_101IP                        Aurrez aurreko saoia: Tknikan 2023/02/23 16:00etatik 17:30etara
  Hemen izena eman
Tknikako web-ean ere eskuragarri
STEAM Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? 3. promozioa: STEAM ikuspegia3 – 22_080IP Hibridoa lerroan            Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/02/23 11:00etatik 12:30etara    Hemen izena eman
Tknikako web-ean ere eskuragarri

 

 

 

 

 

 


Hurrengo hilabeteetan datorrena

EKINTZAILETZA: Elkar&eKIN ikastaroa; informazio osoa PDFko 14. orrialdean. Izen ematerako informazioa otsaileko albistegian helaraziko da.


Gogoetarako

Portada del último informe de UNESCO sobre educaciónHilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.

Noizean behin (25-30 urte) UNESCOk txosten esanguratsu bat argitaratzen du; horrela, 1973an Faure txostena atera zuen. Aurrerago, 1996an, Delors txostena izenarekin oso ezaguna egin zen dokumentua eskaini zigun.

Baina duela gutxi, txosten hori jubilatu dute eta beste berri bat atera dute:​​​​​​​

Reimaginar juntos nuestros futuros: un nuevo contrato social para la educación

 

 


Informazio gehiago

2022/2023 IKASTURTERAKO IKAS AUKERAK ESKAINTZA

EBALUAZIOA

BALIOAK 4.0

EKINTZAILETASUNA

SORMENA

STEAM

EOP

ELU IKASTETXEAN

ETHAZI HASTAPENA