Ikaskuntzak eta etekin handiko arloko prestakuntza-eskaintza argitaratu da

 In Ikaskuntzak eta etekin handia

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

IKAS AUKERAK – Prestakuntza eskaintza

2022/2023 ikasturte honetan, IKAS AUKERAKen aukera zabala eskaintzen dugu; helburua da erronketan oinarritutako lankidetzazko ikaskuntza-eredua ezartzeko prozesuan ikastetxeen behar praktikoetara gehiago eta hobeto hurbiltzea.

Zertarako eta nola egingo dugun

Hilaren 7an, ikasturte honetan zehar abian jarriko diren IKAS AUKERAK prestakuntza-eskaintzaren berri eman dugu. IKAS AUKERAK LHko sistemako irakasleei zuzenduta daude, eta erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren ezarpenean aurrera egiten laguntzea dute helburu orokor.

Alorreko helburu orokorrak

2022/2023 ikasturterako Ikaskuntzak eta etekin handiko alorreko helburu orokorrak

Guztira, arloko lan-ildo guztietarako 54 IKAS AUKERA aurreikusten dira, gutxi gorabehera 1500 plazatarako. IKAS AUKERAK ikasturte osoan zehar eskainiko dira, eta ikastetxe bakoitzak, ikaskuntzako koordinatzaileen (IKen) bidez, irakasleek horietan parte hartzeko orientabidea eman ahal izango du, Eredua ikastetxean ezartzeko erritmoaren arabera. Gainera, zentro jakin batzuetan egon daitezkeen behar espezifikoen jakitun, IKAS AUKERAK egiteko aukera zabalik uzten da, eskariaren arabera.

Ereduaren ezarpen praktikoan eraginkortasuna areagotzeko helburuarekin, IKAS AUKERAKen formatuak ere dibertsifikatu egin dira: formatu tradizionaleko ikastaroez gain, tailer praktikoak eskaintzen ditugu aurrez aurreko eta lineako agertoki sinkronikoetan, flipped classroom formatuko tailerrak, pilula asinkronikoak eta lineako sinkronikoak, etab. Helburua da prestakuntza-agertoki desberdinak proposatzea, denboran zein formatuan irakasle taldeen beharretara hobeto egokitzeko.

Ereduaren ezarpenean eraginkortasuna areagotzeko asmoari jarraituz, IKAS AUKERA bakoitzak publiko objektibo bat aurreikusten du. Ideia horiek irudi honetan islatzen dira. Haren gainean klik eginez gero, informazio osagarria eskuratuko duzu.

 

2022/2023 ikasturteko eskaintza osoko aurreiskupena

Eskaintza 2022/2023 ikasturtean zehar gauzatzen da.

Sakonago aztertzeko, esteka hauen bidez, lan-ildo bakoitzerako eskaintzaren aurreikuspena eskura daiteke.

 

ETHAZI Hastapena ELU ikastetxean EOP Balioak 4.0
Ebaluazioa STEAM Sormena Ekintzailetza

 

IKAS AUKERA bakoitzaren informazio espezifikoa bi bidetatik ezagutaraziko da: batetik, Tknikaren webgunean, deialdi zehatzean, dagokion IKAS AUKERAtik hurbil, eta, bestetik, ikastetxeetako IKen bidez, erabiltzen ari garen lankidetza-kanalaren bidez.
Abian gaude eta, prestakuntza-proposamen honekin, Euskadiko LHko irakasle taldeen gaitasunak aberasten laguntzea espero dugu.